Jokoaren erabilera eta abusua

Jolasa, berez, naturala eta positiboa da; pertsonen garapen fisikoa psikologikoa eta soziala ahalbidetzen du, eta haurtzarotik arau sozialak, bizikidetzakoak eta norberaren gaitasunak ezagutzea eta ikasteko baliagarri. Hala ere, jolasa lehiakor bihurtzen bada eta helburu bakartzat baloratutako zerbait lortzea badu (gauza materialak, oro har), entretenimendu hori obsesio bihur daiteke.

Zentzu horretan, eta une baterako asebetetze hutsaren truke, jokoak isolamendua eragin dezake, gizarte-, familia- eta ekonomia-arazoak sortuz.

Arazoa edo patologia

Ausazko jokoa gatazkatsu eta patologiko izatera irits daiteke.

  • Jokalariek ez dute jokoarekin atsegin hartzen, irabazi nahiz galdu. Emaitzak ez du axola: antsietatea eta estresa pairatzen dute. Hala denean, jokalariek alde batera uzten dituzte bestelako konpromisoak jokatzen jarraitzeko, eta, zenbaitetan, xahutu egiten dute beharren bat asetzeko zuten dirua.
  • Patologikoki jokatzen duten pertsonek, aitzitik, jokoarekiko mendekotasun handia dute, eta alde batera uzten dute beraien bizimodua. Ingurunearekiko enpatia izateari uzten diote, eta isolatu egiten dira guztiz.

Estatistiken arabera, Euskadin gero eta gazte gehiagok ditu joko-arazoak, eta gero eta gazteagoak dira. Dagoeneko Osasun Publikoko arazo bihurtu denez, Gasteizko Udalak hainbat sentsibilizazio-ekintza egiten ditu jokoarekiko adikzioaren aurka, eta hainbat laguntza-baliabide jartzen ditu herritarren eskura.

Udalaren kanpainak

Baliabideak
Harekin lotutako agiriak

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren postontziaren bidez.