Haur eta Nerabeentzako Udal Plana - HANUP
HANUP, haurren eta nerabeen eskubideak, bai eta euren ongizatea ere, bermatzeko mandatuari erantzuten dio.

Planaren eginkizuna udal ekintza koordinatzea da, haur eta nerabeen eskubideak, eta beraien familienak, beteko direla bermatzeko. Horretarako, haien bizi-kalitatea hobetzera, garapen ebolutibo egokia sustatzera, eta eskubide osoko hiritar bezala gizartean parte hartzera zuzendutako udal ekintzak optimizatuko dira.
1. III. HANUP
Plana bi programazio-alditan egituratuta dago (2024-2027 eta 2027-2030), eta jarraitutasuna ematen dio Gasteizko Udalak aurreko urteetan Haur eta Nerabeen I. Udal Planaren (2009-20131) eta Haur eta Nerabeen II. Udal Planaren (2018-20222) bidez egindako ibilbideari.

Laburpen-bideoa
Gurasotasun Positiboari buruzko jardunaldia eta III HANUPen aurkezpena
2. Aurrekontu-inbertsioa
2019az geroztik, Gasteizko Udala udal aurrekontuaren azterketa espezifikoa egiten ari da, haurtzaroari zuzendutako gastua neurtzeko helburuarekin, haur, nerabe eta gazteen eskubideekiko konpromisoaren baitan. Neurketa hori UNICEFek garatutako tresnaren bidez egiten da, haurtzaroari zuzendutako inbertsio publikoa identifikatu eta zenbatzeko. 2023ko txostenak aukera ematen du haurtzaroari begirako udal aurrekontuaren egitura hobeto ezagutzeko, eta oinarri sendoa eskaintzen du politika publikoen planifikazioa eta norabidea hobetzeko.
Txostenak:
- Gasteizko Udalak 2023ko ekitaldian haurtzaroan egindako aurrekontu-inbertsioaren neurketa.
2023ko txostenak aukera ematen du haurtzaroari begirako udal aurrekontuaren egitura hobeto ezagutzeko, eta oinarri sendoa eskaintzen du politika publikoen planifikazioa eta norabidea hobetzeko.
- Haurtzaroari bideratuko inbertsioa identifikatu eta kuantifikatzea, Udalaren 2021eko aurrekontuetan

3. Aurreko HANUP-ak
II. HANUP
II. HANUP izan da azken lau urteko aldian haur eta nerabeen arloan Udalaren jarduera koordinatzeko baliatu dugun tresna, zeinaren bitartez Gasteizko Udaleko zerbitzu eta sailek prozesu partizipatibo zabal baten bidez diseinatutako ekintzak gauzatu baitituzte. 2022. urtea izan da II. HANUP gauzatzeko aurreikusitako azken ekitaldia. II. HANUPen ebaluazio globala egin ahal izateko, 2023ko ekitaldian hura luzatzea erabaki genuen.


HANUP Planaren ebaluazioa
Planak hainbat motatako txostenak egitea aurreikusten du, ekintzen garapenaren jarraipena eta ebaluazioa egiteko: urteko txostenak, bi urtekoak eta amaierako ebaluazio-txostena. Fitxategiak pdf formatuan daude.
- 2023ko urteko txostena – Planaren ekintzen garapen-egoera
- 2022ko urteko txostena - Planaren ekintzen garapen-egoera (gaztelaniaz)
- 2021eko urteko txostena - Planaren ekintzen garapen-egoera (gaztelaniaz)
- 2020ko urteko txostena - Planaren ekintzen garapen-egoera (gaztelaniaz)
- 2019ko urteko txostena – Planaren ekintzen garapen-egoera (gaztelaniaz)
- 2018ko urteko txostena – Planaren ekintzen garapen-egoera (gaztelaniaz)
"Plan itzela dugu"
Haurrek protagonismoa izan dute, planaren gaineko iritziak, gogoetak eta ikuspegia emanez, eta, horren ondorioz,
Umeek protagonismoa izan dute prozesuan, planari buruzko iritziak, hausnarketak eta ikuspuntua emanez, eta horren emaitza da "Plan itzela dugu Gasteizen" agiria, II. HANUParen haur eta nerabeen bertsioa.
HANUP
Haur eta Nerabeentzako I. Tokiko Plana (2009-2013) 
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.