Estalitako igerilekuetara joateko erreserba

Udaz geroztik, igerilekuetara sartzeko, eta edukieraren %60ra mugatutzeko, sistema bat ezarri da. Urriaren 19tik aurrera, sistema aldatuko da: abonatuez gain, abonatu ez direnek ere igerilekuetan sartzeko aukera izango dute, aurrez aurreko erreserba eginez.

Erreserba, abonatuentzat

Abonatuek, igerilekuetara sartzeko, online edo telefono bidez erreserba egin behar dute: (010 edo 945 16 11 00).Egun bakoitzerako erreserba bakarra egin ahal izango da 72 ordu lehenagotik. Egun bakoitzean erreserba bat baino gehiago egin daiteke, joan behar den egunean bertan erreserbatzeko tokirik badago.

Joateko online erreserba (abonatuentzat)

Instalazioa erabiliko den egun berean bakarrik egin ahal izango da aurrez aurreko erreserba.

Erreserba abonatu ez direnentzat

Abonatuta ez dauden pertsona guztiek, igerilekuetara sartzeko, aurrez aurreko erreserba egin behar dute.

Instalazioa erabiliko den egun berean bakarrik egin ahal izango da erreserba, 8: 00etatik aurrera. Baldin eta egun horretan plaza librerik badago, edozein txandatan eta edozein igerilekutan erreserbatu daiteke

Erreserba txartelaren bidez ordaindu ahal izango da. Plaza erreserbatu ondoren, ez erabiltzeak ez du dirua itzultzeko eskubiderik emango.

Prezioak (abonatu ez direnentzat)

Gizarte-etxeetako igerileku estaliak

  • 5 urtera artekoak: 0,00 €
  • 18 urtetik beherakoak eta 5 urtetik gorakoak: 1,90 €
  • 18 urtetik gorakoak: 3,55 €

Mendizorrotzako kirol esparrua denboraldi erregularrean

  • 4 urtera artekoak: 0,00 €
  • 5 urtetik 17 urtera bitartekoak: 3,35 €
  • 18 urtetik 24 urtera bitartekoak: 5,10 €
  • 25 urtetik gorakoak: 7,50 €

Segurtasun-protokoloa

Igerileku estaliek, udal-jardueren erabiltzaile ororentzako gomendio orokorrekin batera, segurtasun-protokolo berariazkoa izango dute.

  • Instalazioetara sartzeko, maskara behar bezala jantzita eraman beharko da nahitaez.
  • Aldagelak eta dutxak, erabiltzeko egokituta daude, eta edukierak 1,5 metroko distantzia bermatzen du.
  • Nahitaez erabili beharko dira armairuak, eta norberaren gauzak armairuan gordetzeko plastikozko poltsa erabiltzea eskatuko da.
  • Erabiltzaile bakoitza 75 minutu egon ahal izango da igerilekuan gehienez ere, 15 minutu sartu eta prestatzeko, 45 minutu ur-ontzi barruan egoteko (ur-ontzian gehienez ere 2-4 pertsona egon ahal izango dira kale bakoitzean) eta beste 15 minutu ireteteko. Zirkulazioaren noranzkoak errespetatzea gomendagarria da, jende pilaketak saihesteko.
  • Erabiltzaileak erreserbatutako txandaren hasi eta ondorengo 30 minutuetan baino ezingo da sartu. Denbora hori igarotakoan, ezin izango da sartu.
  • Igerilekurainoko sarbidea adierazitako jarraibideak errespetatuz egingo da, jende pilaketak saihesteko

Lotutako informazioa

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren postontziaren bidez.