A25, Emakumeen aurkako Indarkeriaren kontrako Nazioarteko Eguna
Indarkeria matxistak, eta horren barruan emakumeek jasaten duten indarkeriak, larriki urratzen dituzte giza eskubideak.
Indarkeria horiei eta horiek sostengatzen dituen balio eta sinesmen sistemari aurre egiteko eta, gainera, azaroaren 25a, Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna, ospatzeko, Gasteizko Udalak hainbat jarduera antolatzen ditu.
2023an antolatutako jarduerak
- Lantegia: Autodefentsa feminista, para chicas de 10 a 13 años - Azaroak 11 eta 12.
- Hitzaldia: Mujeres asesinadas, comunidades heridas y asesinos normales - Azaroak 14.
- Topaketa: "Libre izan nonahi" - Azaroak 17.
- Lantegia: Herramientas para abordar las violencias sexuales desde las justicias transformativas feministas – Azaroak 17 eta 18.
- Zineforuma: Las buenas compañías - Azaroak 23.
- Hitzaldia: Contra-pedagogías de la crueldad - Azaroak 28.
Gainera, indarkeria matxistari eta horren oinarri den balio eta sinesmen sistemari aurre egin ahal izateko, "Libre Izan Nonahi" indarkeria matxista prebenitzeko estrategia martxan jarraitzen du.
Indarkeria matxistaren kontrako Puntu lila
Puntu lila indarkeria matxistaren aurkako sinboloa da.
Sakatu hemen irudia deskargatzeko (pdf).
Sinbolo hau publikoki erakusteak berarekin dakar genero-berdintasun eza oinarri duen era honetako indarkeriaren kontrako konpromiso aktiboa. Honen erabilera egin dezazuen eskatzen dizuegu, zuen mezuetan, web-guneetan, sare sozialetan, lantokietan, eta bururatzen zaizuen leku guztietan.
Binilodun aleak nahi izanez gero, jar zaitezte kontaktuan Berdintasunerako Zerbitzuarekin.
Emakumeen kontrako indarkeriari aurre egiteko errekurtsoak
- Beldur Barik Unitate didaktikoak
- Beldur Barik gida eraso matxisten aurka
- Guía de los Buenos Amores
(dokumentua gaztelaniaz dago). - Biktimei laguntzeko baliabideak, tresna instituzionalak, eta baliabide ez-espezializatuetarako gida.
- 12-16 urte arteko gazteekin ziberindarkeria sexualak prebenitzeko gida
- 12-18 urte arteko gazteekin lan egiten duten aisialdiko eta denbora libreko begiraleentzako indarkeria matxista lantzeko gida
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.