Tokiko Enplegu eta Garapen Plana tokiko enplegu-politika publikoak planifikatzeko tresna da. Hiri-proiektu erkide bat partekatzeko xedearekin sortu da. Hurbiletik pentsatu den proiektu bat da, aukerak sortzeko, kohesio soziala indartzeko eta erronkei heltzeko, erronka horiek definitutako estrategietan txertatuz.
Gasteizko Tokiko Enplegu eta Garapen Planak hiri jakin baten alde egiten du: bere baliabideak zaintzen dituen hiri bat da, berdintasuna eta lankidetza sustatzen dituena, herritar, enpresa eta erakundeen partaidetzara irekita dagoen proiektu baten bitartez, ingurune oparoagoa eta inklusiboagoa eraikitzeko, etorkizunerako prest dagoen ingurunea.
Enpleguko eta Tokiko Garapen Planak 15/2023 Euskal Enplegu Legearen(Beste leiho batean irekiko da) esparruan sortu ziren. Lege horren arabera, 10.000 biztanletik gorako udalek planifikatu eta garatu behar dituzte garapen ekonomikoko eta enpleguko beren estrategiak. Lege hori 2024ko ekainean sartu zen indarrean eta, harez geroztik EAErako aurreikusten diren enplegu-politika publikoen paradigma eta antolamendu berria eratzeko urratsak ematen joan dira.
Enplegu eta Toki Garapeneko Plan hauek, legearen 80. artikuluan ezarritako baldintzak betetzeaz gain, bateragarriak izan behar dute Enpleguaren Euskal Estrategiarekin(Beste leiho batean irekiko da) . Honetaz gain, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailak ezarritako metodologia, jarraipen eta ebaluazio komunei erantzun behar diete.
Legeak jasotzen du, halaber, Enplegu Politika Publikoen Euskal Kontseiluak aldeko txostena egin behar duela enpleguko jarraibide estrategikoekin behar bezala koordinatuta dagoela ziurtatzeko. Izapide hori 2026ko ekainaren 19an egin zen.
Tokiko Enplegu eta Garapen Planek udalerriaren egoera sozioekonomikoaren eta enplegu-egoeraren diagnostikoa dute abiapuntu. Horretarako, hainbat eremu aztertu dira tokian-tokian:
Lan horretatik, hiriaren diagnostiko dokumentu bat (gaztelaniaz) sortu da. Dokumentu horretatik abiatuta garatu dira AMIAk, eta horiei esker identifikatu ahal izan dira enplegu erronkak eta aukerak. Hauek planteatutako estrategiak definitzeko oinarri gisa balio izan dira.
Testuinguru horretan, hiriko eragileen ikuspegia eta ekarpenak jaso dira, haiekin aurrez aurreko 2 topaketa (gaztelaniaz) egin dira, TEGPari buruzko informazioa emateko eta bertan egindako aurrerapenak helarazteko. Era berean, 26 elkarrizketa antolatu dira haien iritziak eta ekarpenak jasotzeko. Horren emaitza elkarrizketa horien ondorio nagusiak biltzen dituen AMIA bat da (gaztelaniaz).
Gasteizko TEGPa, 2026-2030 aldirako, 5 helburu estrategikotan egituratzen da:
5 helburu horien garapena 15 Ildo Estrategikotan eta 36 Proiektutan gauzatzen da, eta sailetako lan-arlo garrantzitsuak eta toki-garapeneko zeharkako alderdiak barne hartzen dituzte..
Lurralde-eremuan dauden eragile sozial eta ekonomikoen parte-hartze eraginkorra izatea, baita planean eragina duten eskumenak eta funtzioak dituzten instituzio eta erakunde publikoen parte-hartzea ere, funtsezko elementuak dira TEGPak egiteko, garatzeko eta horien jarraipena egiteko. Horretarako, Enplegu eta Prestakuntza Mahaia izango dugu lagun, eta bertan tokiko enplegu eta prestakuntza eremuetan eragile nagusiak izango dira.
TEGPen etengabeko jarraipena eta ebaluazioa egingo da gauzatzen amaitzen denean. TEGPa egiterakoan kontuan hartu da Enpleguaren Euskal Estrategiarekiko bateragarritasuna. Guztira 205 adierazle daude; horietatik 8 inpaktuari buruzkoak dira, 106 jarduerari buruzkoak eta 91 emaitzari buruzkoak.
pedl@vitoria-gasteiz.org
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.