Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.
Isilpeko eta doako 3 zerbitzu eskaintzen dizkizugu zure zalantzak argitzen laguntzeko honako gaien gainean: sexualitatea, arlo juridikoa eta psikologikoa.
Kontsultak aurrez aurre, telefonoz edo posta elektronikoz egin ditzakezu. Landatxoko gizarte etxean gaituzu alde zaharrean. Santa Maria kalea, 4.
Norentzat: 14-30 urte bitartekoentzat.
Gaiak: bikotea, erotika, transexualitatea, desiraren orientazioa, homoak eta heteroak, amodioa, orgasmoak, sexu-nortasun anitzak, hilekoa, tentetzea, lehenengo aldiak, bikote-gatazkak, haurdunaldiak, LGTBI, eta abar.
Asexoriari buruzko argibide gehiago
Norentzat: 14-30 urte bitartekoentzat.
Gaiak: blokeoak, estutasuna, depresioa, bulkaden kontrola, giro txarrak adiskideekin, erabakiak hartzeko zailtasuna, presioak lanean, droga kontsumoa, bullying-a, familia arazoak, zure orientazioagatiko diskriminazio sentimenduak, eta abar, eta abar.
Psikoaholkularitzari buruzko argibide gehiago
Norentzat: 16-35 urte bitartekoentzat.
Gaiak: lonjak edo pisuak alokatzeko kontratuak, diskriminazioa generoaren, identitatearen edo desiraren orientazioaren kontuengatik, soldatak eta lan-kontratuak, konpainia telefonikoarekiko arazoak, legeak, erreklamazioak, aseguruak, lan-eskubideak, jasarpenaren edo abusuaren salaketa jartzea, eta abar, eta abar.
Lege Aholkularitzari buruzko informazio gehiago, eta ohiko galderak
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.