Mugikortasuna hirian zehar - Turismoa Vitoria-Gasteizen

Garraioak hirian zehar

Non utzi autoa hirira iristean

Aparkalekuak

Aparkaleku sorta bat duzu horretarako: lur azpikoak, lur gainekoak, disuasio-aparkalekuak (garraio publikoa ondo-ondoan dutenak, erdialdera erraz irits zaitezen, autoz ibiltzeak dakartzan eragozpenik gabe) eta autokarabanentzako aparkalekua.

TAO

Hirian mugitzeko modurik onena

Bizikletaz

Vitoria-Gasteiz oso laua denez (Erdi Aroko hirigunea izan ezik, mendixka batean dago eta), bizikleta hiria eta inguratzen duen eraztun berdea ezagutzeko modu egokia da. Bizikleta-bideek 160 kilometro baino gehiago dute.

Tranbiaz

Gaur egungo sareak 2 linea ditu: Ibaiondo-Salburua eta Abetxuko-Unibertsitatea. Tranbiara igo aurretik txartela erosi behar duzu geltokietako makinetan (50 minutura iraungitzen da).

Tranbiaz mugitzeko informazio gehiago

Autobusez

Autobusen udal sarearen zerbitzuak:

  • Eguneko zerbitzua 10 autobus-linea hiriko edozein lekutara iristeko, 06:00etatik 22:00etara. Maiztasuna: Al-Or: 10 minutuero Lr: 15 minutuero Ig eta J 20 minutuero.
  • Gaueko zerbitzua (Gautxori) 5 autobus linea gauean, ostiraletan, larunbatetan eta jaiegunetako bezperetan. 23:00etatik 06:00etara 40 minutuko maiztasunarekin.
  • BEI. Linea zirkular periferikoa, % 100 elektrikoak diren autobusekin, eta aldez aurretik ordaindu behar da markesinetan. Maiztasuna: Astelehenetik ostiralera: 7 minutuan behin. Larunbatak: 15 minutuan behin; Igande eta jaiegunak: 20 minutuan behin.
  • Linea bereziak:
  • Buesa Arena linea. Buesa Arena pabilioira Baskoniaren partidak ikustera joateko (Saskibaloia, ACB liga).
  • Mendizorrotza pabilioirako zerbitzu berezia, Deportivo Alavesen futbol partidetarako.
  • Zerbitzu berezia Foronda Aireportura.

Eskudirutan edo Bat, Mugi edo Barik garraio-txartelekin ordaindu behar da autobusera igotzean. 5 urtetik beherakoak, doan. BEI linean, aldez aurretik ordaindu behar da markesinetako makinetan.

VGBus: online sistema bat da, erabiltzaileei jakinarazteko -denbora errealean- autobusak noiz pasako diren geltoki bakoitzetik.

Autobusez mugitzeko informazio gehiago

Garraio publikoko txartelak

Beste garraio mota batzuk

Hemen beste garraiobide batzuei buruzko informazioa aurkituko duzu: taxiak, hiriaren inguruetara joan nahi izatera, baita hiri arteko autobusak, trena...

Beste garraiobide batzuei buruzko informazio gehiago.

Zure iritziak axola digu

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.

Gai mota *
Aldartea *
Hautatu gaiaren hizkuntza.
Harremanetarako beste kontaktu bat: