Eskoriatza-Eskibel jauregia

El Palacio de Escoriaza-Esquibel

Mapan kokatu

Helbidea
Frai Zacarias Martinez , 5- 7
01001 Gasteiz
Datuak

Eskoriatza-Eskibel monumentu multzoa 2010. urte bukaeratik udal ondareari dagokio Seminario Agirre eliz fundazioarekin lortutako akordio bati ezker, monumentu multzoaren jabea dena.

Fernan Lopez Eskoriatza jaunaren eta haren emazte Victoria Anda Eskibel anderearen aginduz eraiki zuten XVI. mendearen erdialdean. Apaingarrietan eta arkitekturari dagokionez duen balioa sekulakoa da. Arkitektura zibil errenazentistaren adibiderik bikainenetakoa da.
Fernan Lopez de Escoriazak Ingalaterrako Enrike VIII. eta bere emaztea Aragoiko Katalinaren medikua izan zen.

Landugabeko harriz eraiki zuten ia osorik. Arkuteria bikoitza duen patio karratu batek inguratzen du. Bi solairu ditu baina hiru alde eta eskailera bat baino ez ditu. Zutabeetako kapitelek eta medailoiek apaingarri ugari dituzte.

Nabarmentzekoa da plaza txiki batera jotzen duen fatxada nagusia. Platereskoa da eta jabearen eta emaztearen bustoak ageri ditu.

  • Erdi Aroko Erdigunearen artekari artistikoaren parte izateko errehabilitazio lanak burutuko dira erabilera soziala, kulturala eta ekonomikoa izateko.

Informazio gehiago: Turismo bulegoa, Espainia plaza, 1 | Telefonoak: 945 16 15 9 / 945 16 15 99

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.