Udaberriko eta udako programazioa Antzoki Sarean 2026

Denboraldi berriko obra eta ikuskizunetako aktore eta artisten argazkiak

Ezagutu Gasteizko Antzoki Sarearen 2026ko udaberri-udako programazioa.

Apiriletik abuztura antzerkiaz, tokiko dantzaz, familiarentzako ikuskizunetaz, umoreaz, musikaz eta bestelakoetaz gozatzeko aukera izango duzu. Aitana Sánchez-Gijón, Imanol Arias, Toni Acosta edo Paloma San Basilio egongo dira gure eszenatokietan, Lucía Lacarraren balleta ere etorriko da, baita hemengo konpainiak, adibidez, Proyecto Larrua edo El mono habitado.

Sarreren salmenta: martxoaren 24tik

Udaberria-udako aldizkaria archivo pdf

Datozen ikuskizunak

Sarrera-salmenta

  • Online, 2026ko martxoaren 24tik (asteartea), 10:30ean hasita. Online erosi(Beste leiho batean irekiko da)
  • Leihatila eta telefonoa (945 16 10 45): 2026ko martxoaren 24an, asteartea, 10:30etik 18:00etara. Martxoaren 25etik aurrera, ohiko ordutegian.

Ez da abonamendurik salduko denboraldi honetan.

Txarteldegiko ohiko ordutegia eta telefonoa (945 16 10 45)

Gaur egun, leihatila Turismo Bulegoan dago (Plaza Berria, 1). Txanda har daiteke ireki baino 30 minutu lehenagotik. Hauxe da ordutegia:

  • Asteartetik ostiralera, 16:00etatik 18:00etara. Jaiegunetan, itxita.
  • Larunbatetan, 11:30etik 13:30era. Jaiegunetan, itxita.

Gizarte-etxeetako antzokietako leihatiletan ere sarrerak erosi ahal izango dira, ikuskizuna hasi baino ordubete lehenagotik, emanaldia egingo den antzokian.

Deskontuak eta ohiko galderak

Denboraldiko bideoa

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.