Lehiaketaren helburua da gazteak animatzea bere aisialdia aktiboki eraikitzera eta Gasteizko gizarte bizitzan parte hartzera, eskubide osoko herritarrak diren aldetik.
Helburu espezifikoak honako hauek dira:
Gazteen ekimen kolektiboak bideratzea talde-lana bultzatuz; hartara, garapen pertsonalean eta helduarora igarotzeko prestakuntza-prozesuan lagunduko da. Gasteizko udalerriko gizarte bizitza aberastea, gazteen proiektu berriak eta parte hartzekoak hedatuz.
Gazteen ahalmen sortzailea eta eraberritzailea zabaltzea eta gizartean gazteriaren irudi positiboa bultzatzea.
Hiriko gazteek elkar ezagutzea erraztea.
2. Hartzaileak
Lehiaketa honen hartzaileak dira Gasteizen bizi, ikasi edo lan egiten duten 14 eta 30 urte bitarteko gazteak. Bi kategoria ezarriko dira: 14-20 eta 21-30 urte bitartekoak.
Taldean aurkeztutako ideiak bereziki baloratuko dira; taldeak gutxienez 3 kide izan beharko ditu. Hala ere, norbanakoek aurkeztutako Ideiak saritu ahal izango dira, baldin eta badatoz bat deialdiaren helburuekin eta hautemandako premiekin. Lehentasuna emango zaie aurreko edizioetan sarituak izan ez diren pertsonei.
3. Jarduera-eremuak eta proiektu motak
Gasteizko gazteen intereseko eremuren batekoak izan eta 2024. eta 2025. urteetan garatzekoak diren era guztietako ideiak aurkeztu ahal izango dira, eta, hala badagokie, sarituak izan.
4. Betebeharrak
Ideiek honako betebehar hauek bete behar dituzte:
Sustatzaileek Gasteizen bizi, ikasi edo lan egin behar dute.
Proiektua, funtsean, Gasteizko udalerrian garatu behar da.
Gasteizko Udalak ezein bidetatik finantzatu dituen proiektuak.
Onartuko da hasitako proiektuak aurkeztea, baldin eta bukatu gabe badaude.
Irabazi-asmorik gabeko proiektua izatea.
Partaideek hiru alderdi hartu beharko dituzte kontuan:
Talde bakoitzak, gehienez, bi ideia aurkeztu ahalko ditu.
Pertsona batek gehienez hiru ideia aurkeztu ahal izango ditu.
Pertsona bera bi ideiengatik saritu ahal izango da, gehienez.
Deialdira aurkezten zaretenak adingabeak baldin bazarete (18 urte baino gutxiagokoak), gurasoen edo tutorearen baimena atxikitu beharko duzue ezinbestez.
Ideiak aurkezteko epea: 2024ko apirilaren 14ra arte.
Horretarako, aurreko atalean jasotako inprimakiak bete beharko dira.
Ideiak garatzeko edo galdetegiak betetzeko Gazteria Zerbitzuaren teknikarien laguntza eska daiteke. Hitzordua eskatzeko mezu bat bidali behar da hurrengo helbidera: haziak@vitoria-gasteiz.org
7. Sariak
Saria izango da diru-kopuru bat ideia garatzeko ; zenbateko hori ideia bakoitzaren beharren arabera esleituko da, eta ezin izango da 3.000 eurotik gorakoa izan. Sariek indarrean dagoen legediak ezarritako PFEZaren atxikipena izango dute.
Laguntza ekonomikoaz gain, Gazteria Zerbitzuak ideia irabazleei hainbat laguntza eskuratuko die:
Orientazioa edo aholkularitza proiektuaren behin betiko diseinua finkatzeko.
Proiektua gauzatzeko behar diren espazioen erabilera erraztea.
Aholkularitza baliabide materialak bilatzeko .
Laguntza ekintzak hedatzeko.
Profesional-aditu batek laguntzea interesekoa edo jorratzekoa den gai jakin batean. Laguntza proiektuaren azken emaitza erakusteko, jakinarazteko edo hedatzeko.
Gazteria Zerbitzuak, deialdi horretako sariak hornitzeko, gehienez ere, 21.000 euroko diru-kopurua izango du (Gazteria Zerbitzuaren 2023ko ekitaldiaren aurrekontua 01 16 2371 22734 partidaren kontura).
8. Lehiaketaren faseak
Ideia gazteen Haziak lehiaketa hainbat fasetan gauzatuko da:
1. fasea: Ideiak aurkezteko epea
Apirilaren 14an amaituko da, egun hori barne.
2. fasea: “Ideia gazteen Haziak” topaketa
Gazteria Zerbitzuak parte-hartzaile guztiei dei egingo die, taldeka edo banaka, honako helburu hauek dituen topaketa baterako:
Ideia bakoitza beste taldeei aurkeztea.
Ideiak hobetzeko proposamenak egitea.
Antzeko ideien edo ideia osagarrien arteko kolaborazioak sustatzeko ahaleginak egitea.
Aurreko edizioetan eginiko proiektuak ezagutzea.
Topaketa honetara joatea proiektuaren puntuazioan baloratuko da.
3. fasea: ideiak berregitea
Topaketa egin ostean, talde sustatzaile bakoitzak 4 eguneko epea izango du bere ideia berriz lantzeko eta lehiaketara aurkezteko, egoki iritzitako hobekuntzak eginda.
Behin betiko ideiak berriro galdetegiaren bidez helaraziko dira: Ideiaren deskribapena
Proiektuaren beste bertsio bat bidaltzen ez bada, jatorrizko proiektua behin betikotzat joko da.
Oinarri hauetan jasotako sariak emateko instrukzio-organoa Gasteizko Udaleko Alkatetzaren eta Erakunde Harremanen Saileko Gazteria Zerbitzua izango da. Zerbitzu horrek Alkatetzaren eta Erakunde Harremanen Saileko zinegotzi ordezkariari helaraziko dio epaimahaiak egindako ideia irabazleen proposamena, onar dezan.
Epaimahaia osatuko duten kideak hauek izango dira:
Gazteria Zerbitzuko 2 teknikari.
Beste udal zerbitzu batzuetako 2 teknikari.
Gasteizko gazte bat.
Ideiak hautatuko dira, honako irizpide hauek kontuan hartuta dira:
Ideiaren formulazioa, Haziak leihaketaren helburuetan oinarrituta (30 puntu gehienez):
Proiektua zehatza, argia eta laburra izatea (12 puntu, gehienez).
Euskarak proiektuan duen espazioa: euskaraz egindako eta garatutako proiektua, normalizazioa sustatzen duten neurriak. (6 puntu, gehienez).
Genero-ikuspegia txertatzen/sustatzen duten ekintzak. (6 puntu, gehienez)
Aniztasuna eta kulturartekotasunaren ikuspuntua sartzea (6 puntu, gehienez).
Originaltasuna eta izaera berritzailea (15 puntu, gehienez). Ideia berritzailea izatea baloratuko da,edukiei zein metodologiari dagokienez.
Taldeko ideia izatearen kasuan (10 puntu, gehienez).
Taldeko partaide bat ere aurreko edizioetan saritu ez izana (5 puntu).
Beste gasteiztar gazte batzuei proiektuan parte hartzeko aukera ematea (10 puntu, gehienez).
Ideiaren bideragarritasuna, giza baliabideei, baliabide ekonomikoei eta materialei dagokienez (15 puntu, gehienez).
Ideia komunikatzeko eta zabaltzeko estrategia (10 puntu, gehienez).
Topaketara bertaratzea eta parte hartzea (5 puntu, gehienez).
Puntuazioa, orotara: 100 puntu
Sariak orekaz banatuko dira, aurkeztutako ideien eta aipatutako puntuazio-irizpideen arabera, 14 eta 20 urte bitarteko eta 21 eta 30 urte bitarteko adin-taldeen artean.
10. Irabazleen betebeharrak
Saria jasoko duten pertsonek honako betebehar hauek bete beharko dituzte:
Proiektua edo programa gauzatzearen ondorioz sor daitezkeen erantzukizun guztiak bere gain hartzea.
Saria jaso eta gero, proiektuaren edukia ez aldatzea, baldin eta Gazteria Zerbitzuak onetsi ez badu.
Gehienez ere 18 hilabeteko epea ideia gauzatzeko konpromisoa hartzea. Bete ezean, jasotako saria itzuli beharko da.
Gazteria Zerbitzuak egokitzat jotzen dituen egiaztapen eta jarraipen jarduerak onartzea, bai eta Gazteria Zerbitzuak egokitzat jotzen dituen egokiespenak ere.
Proiektua zabaltzeko egingo diren publizitate-materialetan, erakusketan edo ikuskizunetan Gasteizko Udalaren laguntza aipatzea. Haziak logoa komunikazio euskarri guztietan sartuta.
Proiektua zabaltzerakoan (publizitatea, informazioa…) jaiotza, arraza, sexua, erlijioa edo iritzia bezalako arrazoiengatik diskriminatzen duten hizkuntza eta irudiak ez erabiltzea.
Publizitatean eta komunikazioan euskararen erabilera normalizatzeko irizpideak betetzea, proiektu, programa edo jarduerarekin zerikusia dutenak; hau da, publikazio eta komunikazio guztiek elebidunak izan beharko dute.
11. Jasotako saria justifikatzea
Proiektu irabazlearen ekintzak behin bukatu eta gero, ezinbestekoa izango da Gazteria Zerbitzuarekin batera esperientziaren balorazioa egitea.
Balorazio horretara eraman beharko den dokumentazioa, gutxienez, honako hau izango da:
Garatutako ekintzaren memoria zehaztua.
Diruz lagundutako jarduera edo ekitaldia dela-eta argitaratu diren liburuxka, kartel, liburu, bideo eta abarren ale bana.