Gizarte-etxeetako eta kirol instalazioetako jarduerak 2023-2024
Gizarte-etxeek eta kirol instalazioek 33.000 plaza baino gehiago eskaintzen dituzte 2023-2024 ikasturtean, kirol-, gizarte-, kultura- eta arte-jarduerak egiteko.
Plaza libreak
Abenduaren 11tik aurrera, 08:30ean hasita, plaza libreetan izena emateko epea irekiko du Udalak, eta hurrenkeran beteko dira. Abenduaren 7tik aurrera jakin ahalko duzu zer plaza libre geratu diren: Kontsultatu plaza libreak abenduaren 7tik aurrera.
Izen-ematea gizarte-etxeetan, telefonoz (010 edo 945 16 11 00) eta online egin ahalko duzu.
Berritzeak
Abenduaren 6ra arte, bigarren hiruhilerako zure izen-ematea berritu dezakezu, gutxienez saioen % 50era joan bazara. Berritzeak gizarte-etxeetan, telefonoz (010 edo 945 16 11 00) eta online egin daitezke.
Izen-emate berriak
Ikasturtean zehar, jarduera batzuek irekita dute izen-ematea. Gizarte-etxean bertan eman dezakezu izena, telefonoz (010 edo 945 16 11 00) edo online.
Egutegia, kirol egokitua eta herriak
Berritzeak:
- 2. hiruhilekorako: azaroaren 27tik abenduaren 6ra arte.
- 3. hiruhilekorako: 2024ko martxoaren 4tik 10era arte.
Plaza libreak:
- 2. hiruhilekoa: 2023ko abenduaren 11tik aurrera, 08:30ean hasita.
- 3. hiruhilekoa: 2024ko martxoaren 13tik aurrera, 08:30ean hasita.
Gizarte-etxeetako denboraldia 2023ko urriaren 2an hasi eta 2024ko ekainaren 23an amaituko da. Aldi horren barruan, jarduera bakoitzak hasiera- eta amaiera-data desberdinak izan ditzake: kontsultatu zure jarduerari buruzko informazioan (ikusi jarduerak).
- Desgaitasunen bat baldin baduzu, zure interesekoa izan daiteke kirol egokituko eskaintza.
- Halaber, desgaitasuna duten 6 eta 13 urte bitarteko umeek kirol-jardueretan laguntzeko programan parte hartu dezakete.
Udalerriko herri batean bizi bazara, Kontzejuen Elkarteko jardueretan ere izena eman dezakezu.
Kontuan izan behar dira izen-emateen arauak (gutxieneko adina, gehienezko izen-emateak, izen-ematea berritzeko eskubidea...).
Harremanetarako
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.