Kokapen geografiko aparta du Gasteizek; Arabatik igarotzen da, bestalde, Madril eta Europa lotzen dituen A-1 autobia.
Jauregia, berriz, estrategikoki kokatua dago: hiriaren kale nagusian, Gasteiz Hiribidean. Hori dela eta, zuzeneko lotura du Euskadiko hiribururako sarrera nagusiekin, hau da, Madril, Burgos, Bilbo, Iruñea, Zaragoza eta Donostiatik datozenekin.
Jauregiaren ondoan, bestalde, autobus-geltoki bat dago; aurrean, berriz, tranbiaren markesina, eta autobus-geltokira (aparkalekua) hamar minutuan irits daiteke, oinez.
Helbidea: Gasteiz hiribidea, 85, 01009 Vitoria-Gasteiz.
Google Maps-en ikusi(Beste leiho batean irekiko da)
GeoVitoria no funciona sin javascript.
Gasteizera autoz, autobusez, trenez eta hegazkinez iristeko moduari buruzko informazio gehiago.
Aparkaleku hau BILTZARKIDEENTZAT DA BAKARRIK; beraz, Pverde aplikazioaren bidez ERREGISTRATU BEHAR DA AURRETIK.
Helbidea: Bolivia | 01009 Vitoria-Gasteiz(Beste leiho batean irekiko da). Telefonoa: 945 16 10 92.
Aparkalekuan sartu bazara eta PVerden izena eman ez baduzu, 10 minutu dituzu kosturik gabe irteteko.
Hirian mugitzeko moduari buruzko informazio gehiago (aparkalekuak, TAO, garraio publikoa...).
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.