Bisita gidatuak - Turismoa Vitoria-Gasteizen
Ezagut ezazu Gasteiz gida profesionalekin batera, Helmuga Turistiko Jasangarri gisa ziurtatuta dagoen hiri honetaz ahalik eta gehien goza dezazun diseinatu diren ibilbideetan. Euskadiko hiriburuak, gainera, Global Green City eta European Green Capital sariak jaso ditu.
Santa Maria katedralerako eta harresirako bisitak
Denboran zeharreko bidaian aurrera eramaten gaitu "Obretan eta irekia" programak. Birgaiketa-lanak baliatuz, katedralaren jatorriak (Santa Mariaren lehenengo tenplua, estilo erromanikokoa eta harresiari atxikia) eta XXI. mendean katedral gotikoa finkatzeko egin diren lanak ezagut ditzakegu.
Informazioa eta erreserbak: Santa Maria katedraka fundazioa.
Turismo Bulegoak antolatutako bisita gidatuak
Gasteizko Turismo Bulegoak hainbat ibilbide gidatu antolatzen ditu hiria ikus eta ezagut dezazun.
Informazio gehiago: Turismo bulegoa | Tel. +34 945 16 15 98 | turismo@vitoria-gasteiz.org.
Zerbitzuaren baldintzak: gutxieneko inskripzio-kopurura iristen ez diren bisitak bertan behera geratu ahalko dira 24 edo 48 ordu lehenago. Sarrerak ezingo dira ez trukatu ez aldatu. Bisita bat bertan behera uztea izango da dagokion zenbatekoa itzultzeko arrazoi bakarra.
Erdi Aroko hirigunerako bisitak
Barneratu zaitez Gasteizko Erdi Aroko hirigunean, monumentu-multzo izendatutakoan. Bere horretan kontserbatzen du Erdi Aroko trazadura, eta bertatik pasieran ibiltzea hiriaren historia zeharkatzea da; izan ere, antzinako harresia, eraikin zibilak, jauregiak, dorretxeak eta arte gotiko, errenazentista, barroko edo neoklasikoa gordetzen duten tenpluak ikusiko dituzu.
Prezioa: 5,20 €. 12 urtetik beherakoak doan.
Egunak:
- Abuztua:
- Gaztelaniaz: egunero (abuztuaren 4a arratsaldez eta 5a egun osoz izan ezik), 11:15ean eta 17:00etan.
- Euskaraz: larunbat eta igandeetan, 11:30ean eta larunbatetan 17:30ean.
- Ingelesez: larunbatetan 10:30ean.
- Frantsesez: igandeetan 10:30etan
- Iraila
- Gaztelaniaz: 1etik 11ra egunero, 11:15ean eta 17:00etan. 14, 15, 16, 17, 19, 21, 22, 23, 28, 29 y 30ean 11:15ean. 16, 17 y 30ean 17:00etan.
- Euskera: arunbat eta igandeetan, 11: 30ean eta larunbatetan 17:30ean (24 eta 25ean izan ezik)
- Ingelesez: larunbatetan 10:30ean (24an izan ezik)
- Frantsesez: igandeetan 10:30etan (25ean izan ezik)
Online erosi edo Turismo Bulegoan erreserbatu (tel: 945 16 15 98).
Bisita gidatua hiriko zabalgunetik
Ibilbidea Gasteizko zabalgune neoklasikoan zehar, XVII. eta XIX. mendeetako leku garrantzitsuenak bisitatuz.
Prezioa: 5,20 €. 12 urtetik beherakoak doan.
Egunak:
- Gaztelaniaz: irailak 23 eta 24, 11:15ean y 17:00etan. Irailak 25, 11:15ean.
- Euskaraz: irailak 24, 11:30ean eta 17:30an. Irailak 25,11:30ean.
Online erosi edo Turismo Bulegoan erreserbatu (tel: 945 16 15 98).
Familia-bisitak
Familientzako bisita Erdi Aroko hirigunera: «Txikientzako Gasteiz»
Txikientzat diseinatutako ibilaldi entretenigarri eta didaktikoa da, familia-giroan egitekoa, non Erdi Aroko hiriguneko bazter ederrenetariko batzuk ikusiko dituzten. Gainera, green ikuspegian oinarrituriko ibilbidea da, ingurunea zaindu eta babesteko pistak nahiz proposamenak ematen baitira.
Prezioa: 5 eta 11 urte bitartean 4 €. 12 urtetik aurrera 6 €. 5 urtetik beherakoak doan.
Ordutegia: 12:00etan gaztelaniaz, 12:30ean euskaraz.
Egunak
- Abuztua: 7, 14, 21 eta 28.
- Iraila: 4, 11 eta 18.
Online erosi edo Turismo Bulegoan erreserbatu (tel: 945 16 15 98).
Bisitaldi literarioa: Hiri zuriaren isiltasuna
Ezagut itzazu Eva García Saénz de Urturi idazle gasteiztarraren «Hiri zuriaren isiltasuna» (El silencio de la ciudad blanca) nobela arrakastatsuaren agertokiak.
Prezioa: 6 euro pertsonako. 12 urtetik beherakoak doan.
Egunak:
- Abuztua: 13 eta 20
- Iraila: 9 eta 10
Online erosi edo Turismo Bulegoan erreserbatu (tel: 945 16 15 98).
Ingurumen bisitak
Eraztun berdetik Olarizura, bizikletaz
Bizikletaz egiten den bi orduko pasealdi honetan, Florida parkea da abiapuntua, eta, hortik, Olarizuko Etxalderaino joango gara, Europako basoen arboretotik igarota, Europa kontinentea inguratzen duten askotariko klimen bidez bidaiatzeko.
Prezioa: 10 euro pertsonako. Haurrak dauzkaten taldeetarako, aurretik turismo-bulegoan galdetu.
Egunak:
- Abuztua: 2, 16 eta 23, 11:00etan (euskaraz). 11, 18 eta 25ean, 11:00etan (gaztelaniaz). 13an, 11:00etan (ingelesez):
Online erosi edo Turismo Bulegoan erreserbatu (tel: 945 161 598).
Senda ibilbidetik Armentiako basora, bizikletaz
Bi ordu inguruko pasealdia da, bizikletaz egitekoa. Florida parketik hasita eta Senda ibilbide berezia zeharkatuta eta hiriaren birika berdean amaitu: Armentiako basoan, hain zuzen ere.
Prezioa: 10 euro pertsonako. Haurrak dituzten taldeak: aldez aurretik Turismo Bulegoan galdetu.
Egunak:
- Abuztua: 7 eta 14an, 11:00etan (gaztelaniaz)
Online erosi edo Turismo Bulegoan erreserbatu(tel: 945 161 598).
Salburuko hegaztiak eta fauna deskubritzen
Hegaztiak behatzeko hastapenak, Salburuan: ibilbidea Arkauti eta Betoñuko urmaeletatik igarotzen da, hezegune horretako hegazti-espezie urtar nagusiak ikusi eta identifikatzeko.
Prezioa: 5 eta 11 urte bitartean 4 €. 12 urtetik aurrera 6 €. 5 urtetik beherakoak doan.
Iraupena: 2 ordu eta 15 min.
Egunak:
- Abuztua: 19 y 26an, 17:00etan. 6, 13, 20 eta 27an, 11:00etan (gaztelaniaz).
Online erosi edo Turismo Bulegoan erreserbatu (tel: 945 161 598).
Armentiako basoko natura
Armentiako basoko ibilbidean, zuhaitz- eta zuhaixka-espezie arruntenak ezagutu eta identifikatuko ditugu.
Iraupena: 1 ordu eta 30 minutu
Prezioa: 6 euro pertsonako, 12 urtetik beherakoak doan.
Egunak:
- Abuztua: 6, 13, 20 eta 27an, 17:00etan (gaztelaniaz).
Bisoi europarra eta Salburuko beste ugaztun erdi-urtar batzuk
Arkautiko urmaeleko ibilbidean, hezegune horren hainbat alderdi jorratuko dira; hala nola, historia eta lehengoratzeko prozesua, espezie arrunt eta garrantzitsuenak eta kontserbazioa.
Prezioa: 5 eta 11 urte bitartean 4 €. 12 urtetik aurrera 6 €. 5 urtetik beherakoak doan.
Egunak:
- Abuztua: 7, 14, 21 eta 28an, 17:00etan (gaztelaniaz).
Online erosi edo Turismo Bulegoan erreserbatu (tel: 945 161 598).
Eraztun Berdea ibilgailu elektrikoan
Online erosi edo Turismo Bulegoan erreserbatu (tel: 945 161 598).
Santa Isabel hilerriaren bisita gidatua
Historia handiko toki bat ezagutzeko aukera emango digu. Hilabete honetan hilerriaren botanikaren inguruan egingo da bisita gidatua.
Prezioa:6 €. 12 urtetik beherakoak doan.
Ordutegia: 11:00etan (gaztelaniaz)
Egunak: abuztuak 21, irailak 18.
Topagunea: Santa Isabel hilerriko ate nagusia.
Online erosi edo Turismo Bulegoan erreserbatu (tel: 945 16 15 98).
Horma-irudien ibilbidea
Emozioak eta aldarrikapenak kolorearekin hiriko fatxadetan: ezagutu ezazu aire zabaleko arte-galeria bat, lankidetzan sortutako horma-irudiz eratutakoa.
Prezioa: 6 euro pertsonako. 12 urtetik beherakoak doan.
Ordutegia: 12:00etan
Egunak: , abuztuak 20, irailak 17.
Online erosi edo Turismo Bulegoan erreserbatu (tel: 945 16 15 98).
Goiuri jauregia
Jauregi errenazentista da eta bere egituran oraindik hiriko harresi zaharraren aztarnak geratzen dira.
Prezioa: 2 euro pertsonako. 12 urtetik beherakoak doan.
Egunak:
- Abuztua: 1etik 10era itxita. 11tik 31ra, astelehenetik larunbatera 11:30etik 13:30era eta 18:00etatik 20:00etara. Igande eta jaiegunetan: 11:30etik 13:30era.
- Azken bisita, itxi baino 30 minutu lehenago.
Online erosi edo Turismo Bulegoan erreserbatu (tel: 945 16 15 98).
Montehermoso jauregia
Errenazimenduko jauregi honen atariak harritu egingo zaitu bere edertasun barearekin. XVI. mendetik hirira etortzen ziren erregeei ostatu emateko erabili zen.
Prezioa: 2 euro pertsonako. 12 urtetik beherakoak doan.
Egunak:
- Abuztua: 1etik 10era itxita. 11tik 31ra, astelehenetik larunbatera 11:30etik 13:30era eta 18:00etatik 20:00etara. Igande eta jaiegunetan: 11:30etik 13:30era.
- Azken bisita, itxi baino 30 minutu lehenago.
Online erosi edo Turismo Bulegoan erreserbatu (tel: 945 16 15 98).
Arte sakratuko bisitak hiriaren erdigunean
Antolatzailea: Gasteizko Elizbarrutia – Gotzaindegia.
Egunak: uztailak 15 – abuztuak 28.
San Bizente Martiriaren, San Migel Arkanjeluaren eta San Pedro apostoluaren elizak
Ordutegiak: astelehenetik ostiralera 11:00etatik – 13:00etara eta 17:00etatik – 19:00etara. Larunbatetan: 11:00etatik – 13:00etara. Igandeetan eta jaiegunetan (uztailak 25, abuztuak 5, 6, 7 arratsadez eta abuztuak 15): itxita.
San Vicente dorrea
- Ordutegiak: astelehenetik larunbatera: 11:00 / 11:45 / 12:30 / 13:15 / 17:00 / 17:45 / 18:30. Igande eta jaiegunak (uztailak 25, 4, 6, 7 eta abuztuak 15): 11:00 / 11:45 / 12:30 / 13:15. Abuztuak 4 arratsaldez eta abuztuak 5: itxita.
- Prezioa: 3 euro pertsonako.
Maria Sortzez Garbiaren katedrala (Katedral berria)
- Ordutegiak: asteartetik ostiralera: 11:00 / 12:30 / 17:00. Larunbatak: 11:00 / 12:30. Astelehen, igande eta jaiegunetan (uztailak 25, abuztuak 4 arratsadez eta abuztuak 5, 6, 7, 8 eta 15): itxita.
- Prezioa: 5 euro pertsonako (murriztua 3 €). 12 urtera arteko helduekin lagundutako haurrak: doan.
Ibilbidea: Ars et fides. Vitoria-Gasteiz monumental
- Egunak: 15 uztailak - 26 abuztuak.
- Ordutegiak: astelehen, asteazken eta ostiraletan : 11:00etan. Astearte eta ostegunetan: 17:00. Uztailak 25 eta abuztuak 4, 5 eta 15: ez dago bisitarik.
- Prezioa: 6 euro pertsonako (murriztua 5 €). 12 urtera arteko helduekin lagundutako haurrak: doan.
Enpresen bisita gidatuak
Kontsultatu hiriko zenbait enpresak eskaintzen dituzten bisita gidatuak.
Lotutako informazioa
- 2022ko uda - Turismoa Vitoria-Gasteizen
- Familia giroan - Turismoa Vitoria-Gasteizen
- Turismo irisgarria - Turismoa Vitoria-Gasteizen
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren postontziaren bidez.