Vitoria-Gasteizko Genero Berdintasunerako V. Plana

EKIN, denominación del V Plan

EKIN! Gasteizko Genero Berdintasunerako V. Plana (2023-2030) asmo handiko ibilbide-orria izango da, azken urteotan ikasitakoetan eta Plana idazteko prozesu parte-hartzailea aberastu duten kolektibo eta agente politikoen funtsezko ekarpenetan oinarrituta egin baitugu.

Alderdi berritzaileek

Planaren alderdi berritzaileek helburu dute Gasteizko Udalaren udal-ekintzan sortzen ari diren desafioak eta lehentasunak jorratzea, eta, horretarako, ardatz berriak txertatu ditugu (adibidez, ekofeminismoa eta bizitzaren jasangarritasuna), neurri batzuetan udal-ekintzaren hartzaile espezifikoak izango diren kolektiboak lehenestearekin batera.

Gainera, aurreko planetan ez bezala, honako hau plan gidaria denez, 2023tik 2030era luzatu diogu indarraldia, 2030eko Agendarekin bat egin dezan.

Hala, V. Plan hau plangintza ‘bizi eta moldagarria’ izango da, eta urteko programazioetan zehaztu beharko dugu, urtebetez garatuko diren jarduketak eta neurriak jasotzeko. Urteko programazioekin, bada, V. Planean azaltzen diren helburuak lortzen joango gara, pixkaka-pixkaka.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.