Santa Barbara, Lakua-Arriaga eta Simon Bolivar merkatuetan 2025-2028 urteetarako postuak eskatzeko epea irekita dago

2025eko urtarrilaren 8an argitaratua

Santa Barbara, Simon Bolivar eta Lakua-Arriaga merkatuetan 2025, 2026, 2027 eta 2028 urteetarako salmenta ibiltaria egiteko lizentzia eskatzeko epea zabalik dago.

Santa Barbara plazako azoka

  • Egunak: ostegunetan eta larunbatetan.
  • Produktuak: barazki eta frutak, eta eskuz landutako janariak.
  • Eskaera: Santa Barbara plazako azoka.

Simon Bolibar plazako azoka

  • Egunak: ostegunetan eta larunbatetan.
  • Produktuak: barazki eta frutak nahiz mintegiko produktuak, eskuz landutako janariak, norberarentzako eta etxerako gaiak.
  • Eskaera: Simon Bolibar plazako azoka.

Lakua-Arriagako azoka

  • Egunak: asteazkenetan.
  • Produktuak: barazki eta frutak nahiz mintegiko produktuak, eskuz landutako janariak eta jantziak.
  • Eskaera: Lakua-Arriagako azoka.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.