Euskararen Nazioarteko Eguna

Abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna da, eta, data horren inguruan, jarduera-egitarau zabala izaten da Gasteizen, Udalak eta eragile euskaltzaleek antolatuta.

Datozen jarduerak

Ikusi egutegi osoa

Euskararen agenda

Jarduera horiez gain, azaroan eta abenduan bestelako gizarte-mugimendu batzuek antolatutakoak ere izango dira. Ezagutu horiek Arabako Euskararen Agendan(Beste leiho batean irekiko da).

Gasteizko eta Araba osoko euskarazko jardueren berri izan nahi baduzu, Euskararen Agendan(Beste leiho batean irekiko da) aurkituko dituzu. Sareetan, @euskararenagenda

Gizarte-eragileak

Aurtengo egitarauan, ondorengo udal zerbitzuek hartu dute parte: Gizarte Etxeen Sareak, Udal Liburutegi Sareak, Principal Antzokiak, Atariak eta Euskara Zerbitzuak berak. Halaber, elkarte ugarik antolatu dituzte jarduerak, horien artean: Geu elkartea, Alea, Arabako Bertsozale Elkartea, Zet Zabalganeko euskara taldea, Euskaltzaleen Topagunea eta eskoletako guraso elkarteak, hala nola Zabalgana institutuko Mendibea guraso elkartea. 

Egunaren historia

Euskararen Nazioarteko Eguna Eusko Ikaskuntzaren ekimenez sortu zen 1948an. Denbora asko igaro da ordutik, baina oraindik euskarak bultzada handien beharrean segitzen du. Euskaren alde urte osoan dihardugunon ospakizuna da Euskararen Nazioarteko Eguna, bai. Baina horrez gain, abiapuntua izan behar du abenduaren 3ak: erabilera sustatzeko, esparru gehiagora hedatzeko eta euskararen inguruan indarrak metatzeko. Eta, finean, urtearen 365 egunetan euskaraz bizitzea posible izan dadin lortzeko.

Zure iritziak axola digu

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.

Gai mota *
Aldartea *
Hautatu gaiaren hizkuntza.
Harremanetarako beste kontaktu bat: