Otazu, menpeko toki-erakundea

Gasteizko mendien oinean dago, hiriaren erdialdetik 5 kilometrora, ekialdean, 545 metroko altueran.

Gasteizko ekialdeko nekazaritza-eremuko kontzejuetako bat da.

Otazu

Historia

Lehenengo aipamen idatzia XI. mendekoa da, Donemiliagako Goldean ageri baita. 1332an Gasteizko hiribilduari atxikita geratu zen, Gaztelako Alfontso XI.a erregearen dohaintza medio, eta udalerriaren parte izan da geroztik. 1973an, hiriko hilerria txiki geratua zelarik, Gasteizko hilerri berria egin zen herriko lurretan, Salbatzailearen hilerria.

Lotutako informazioa

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren postontziaren bidez.