Ludotekak eta Ludoklubak Pazko astean

2026ko Pazko Asterako Ludoteketako eta Ludoklubetako programazioari eta izen emateari buruzko informazioa duzu:

  • Udalekuak Ludoteketan (4-8 urte) eta Ludoklubetan (9-12 urte).
  • Noizbehinkako jarduerak Ludoteketan.
  • Noizbehinkako jarduerak Ludoklubetan.

Izena ematea

Martxoaren 6an, ostiralean, 08:30ean.

Jardueretan parte hartzeko Interneten, gizarte etxeetan eta kirol instalazioetan edo 010 telefonoaren bitartez izena eman daiteke, jarduera familiarrak izan ezik, hauek ezin dira Internet bitartez egin.

Udalekuak

Ludotekak - Noizbehinkako jarduerak

  • Musika jolasak. 2023 eta 2021 urteak bitartean jaiotako haurreentzako jarduera familiarra (heldu batek lagunduta).
  • Dino eta sumendia. 2022 eta 2019 urteak bitartean jaiotako haurreentzako jarduera familiarra (heldu batek lagunduta).
  • Zirkuitu eroa. 2021 eta 2016 urteak bitartean jaiotako haurreentzako jarduera.
  • Sukaldaritza dibertigarria. 2021 eta 2016 urteak bitartean jaiotako haurreentzako jarduera.

Noizbehinkako jarduera guztietan haurrek eta helduek izena eman eta ordaindu behar dute.

Ludoklubak - Noizbehinkako jarduerak

2016 eta 2013 urteak bitartean jaiotako haurreentzako jarduerak.

Itzulketak

  • Udalekuak: Izena eman duen pertsonak delako jardueran esku hartzerik ez badu, jarduera hasten den eguna baino lehen jakinarazi beharko du; hala egin ezean, galdu egingo du ordaindutako kuota. Kuota itzultzen bada, berriz, kontu korrontean sartuz egingo da. Eta ordaindutakoaren % 85a itzuliko da, eta % 15a gorde, kudeaketaren gastuengatik
  • Noizbehinkako jarduerak: Antolatzaileek jarduera bertan behera uzten badute bakarrik bueltatuko da dirua.

Eskaintzaren laburpen taula

Ludotekak pdf

Ludoklubak pdf

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.