Jantoki ekologikoak Vitoria-Gasteizko Udal Haur Eskolen sarean

Vitoria-Gasteizko Udal Haur Eskoletan jantoki zerbitzua eskaintzen da, eskoletako sukaldeetan bertan udal langileek prestatuta. Umeei eskolako hezitzaileek ematen diete bazkaltzen.

Menua - 2024ko azarotik 2025eko maiatzera bitartean archivo pdf

Jantokiko plazak esleitzea

Zerbitzu horren eskaintza, oro har, gurasoek edo legezko tutoreek lan-merkatuan lan egiten duten familiei zuzenduta dago. Plazak esleitzerakoan, honako egoera hauek lehenesten ditugu.

  • Bi gurasoko familiak: bi gurasoak edo legezko tutoreak lan-merkatuan lanean ari zaretenean.
  • Guraso bakarreko familiak: ama, aita, tutorea edo legezko tutorea lan-merkatuan lanean ari zaretenean.

Kalitatezko menu ekologikoak

Gaur egun elikadurarekin zerikusia duten arazoak pairatzen ari gara. Azukre eta proteinen gehiegizko kontsumoa, eta barazki, fruta eta zereal integral gutxiegi jatea. Vitoria-Gasteizko Udaleko Hezkuntza Zerbitzuak, arazo honekin kezkatuta, Udal Haur Eskoletan umeei ematen zaien menua berrikustea erabaki zuen.

Menu osasungarria eskaini nahi dugu. Menu hau kalitatezko produktuekin egingo da, elikagai ekologikoak, freskoak, garaikoak eta jasangarriekin.

Helburua da umeek janariarekiko harreman egokia eraikitzea. Elikadura osasungarria eta anitza eskainiz, umeek aukera izango dute elikagai nutritiboak eta ingurugiroarekiko errespetuzkoak dastatzeko, epe luzean ume hauek dieta zuzena izan dezaten.

Menu berriak (bat hotzeko hilabeteetarako, eta beste bat beroaldiko hilabeteetarako), nutrizioa eta dietetika arloetako aholku zientifikoetan oinarrituta daude, eta Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren lankidetzari esker egin ahal izan genituen.

Egunero hamaiketakoa eta bazkaria eskaintzen dira:

Hamaiketakoa

Urte-sasoiko fruta-aukera.

Bazkaria

Bazkarian, barazkiak (egunero 125 gr garaiko barazki, kolore, testura eta zapore ezberdinetakoak), karbohidratoak (osoko zerealak, artatxikia, artobeltza eta patata adibidez) eta animali eta landare- jatorriko proteina (oilaskoa, txahala, arrain freskoa, arrautz freskoa, txitxirioak, dilistak eta babarrunak). Orain arte ematen zen menuaren aldean, barazki, fruta eta zereal kopurua handitu egin da, eta animali-jatorriko proteina kopurua, berriz, jaitsi. Menuak egiteko, oliba-olio birjina estra baino ez da erabiltzen.

Jantoki ekologikoen proiektua era egokian martxan jartzeko, formazioa eskaini da, bai sukaldeetako langileei, bai eskoletako zuzendari eta hezitzaileei.

Azkenik, dieta berezia behar duten haurren beharrak artatu ahal izateko ere, oinarrizko menuari aldaketak egin ahal zaizkio.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.