Jabetze Feministarako Eskola

Gasteizko Jabetze Feministarako Eskolaren XV. edizioak askotariko jarduerak eskaintzen ditu heteropatriarkatuaren kontra konspiratzen jarrai dezagun, elkartu gaitezen eta hausnartu zein eztabaidatu dezagun.

Deskarga dezakezu liburuxka (pdf) jarduera guztiekin. 

2025-2026 programazioa


Izena emateko baldintzak eta kuotak

Baldintzak
  • Hitzaldietan, zeinu-hizkuntzako interpreteak egongo dira. Gainerako jardueretarako interpreterik behar izanez gero, jakinaraz iezaguzue aste bete lehenago, telefonoz edo posta elektronikoz: 945 16 12 14 / emakumeenetxea@vitoria-gasteiz.city. Gauza bera, haurtzaindegi-zerbitzua behar izanez gero.
  • Ikastaroetako eta lantegietako tokiak iritsi ahala esleitzen dira, zozketarik egin gabe.
  • Plazak agortuta badaude eta jardueran interesa baduzue, jar zaitezte harremanetan Eskolarekin emakumeenetxea@vitoria-gasteiz.city posta elektronikoaren bidez, bajak izanez gero bertaratzeko aukera kontsultatzeko.
  • Izena eman duzuen jarduerara joaterik ez baduzue, online bidez baja eman dezakezue Udalaren webguneko Eremu pertsonala atalean. Era berean, edozein gizarte etxetan eman dezakezue baja, jarduera hasi baino lehen. Ordaindutako zenbatekoaren %15 hartuko da, kudeaketagastu gisa.
Kuotak
  • Udal-instalazioen bazkide zaretenok kuota murrizteko aukera duzue ordaindu beharreko ikastaroetan zein lantegietan.
  • Langabezian bazaudete, dagokion prezioa % 15 murrizteko aukera duzu. Nahikoa da Lanbideren "izen-emate aldiko ziurtagiria" aurkeztea, jardueran izena eman aurreko zazpi egunetan jaulkitakoa.
  • Gizarte-babesgabetasuneko egoeran zaudetenok jarduerak doan izatea eska dezakezue, gizarte-zerbitzuen ziurtagiria aurkeztuta.
  • Diru-itzultzeak:
    • Jardueran baja ematen baduzu, ordaindutako kuota itzuliko dizugu, zure banku-kontuan dirua sartuta. (Ordaindutako zenbatekoaren % 15 atxikiko da, kudeaketa-gastu gisa).
    • Jarduera bertan behera uzten bada, % 100 itzuliko da.


Kontsulten gunea

Hitzaldiak Youtuben

Aukera duzue Eskolak 2013tik egin dituen hitzaldi guztien grabazioak ikusteko. Guztiek dute zeinu-hizkuntzaren interpretazioa eta azpitituluak.

Programazioak eta memoriak


Jarrai gaitzazue sareetan

 Instagram(Beste leiho batean irekiko da)

 Facebook(Beste leiho batean irekiko da)

 X(Beste leiho batean irekiko da)

 Youtube(Beste leiho batean irekiko da)

Buletina

webgunea vitoria-gasteiz.org/eskolafeminista

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.