Carlos Perez Uralde Irrati eta Antzerki Lehiaketak baditu irabazleak

EITB taldeko irratietan saritutako lanak ere emitituko dira

2021eko irailaren 15ean

Radio Teatro

Lehiaketa hau Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdiaren ekimena da, Radio Vitoria eta Laboral Kutxarekin elkarlanean. Bere helburuak arte eszenikoen arloko sorkuntza ikuspegi berezi batetik bultzatzea da: irratiko gidoia.

Seigarren deialdi honetan 71 proposamen jaso dira, 65 gaztelaniaz eta 6 euskaraz. Gehienak Espainiako Estatutik datoz, 48 (horietatik 17 Euskal Herrikoak), Hego Amerikako 20 lan eta Europar Batasuneko beste herrialde batzuetako 3 ere jaso dira.

Epaimahaia honako pertsona hauek osatu dute:

  • Felipe Juaristi Galdos, idazle eta kazetaria.
  • Pedro Espinosa Ortiz de Arri, kazetaria eta Radio Vitoria-EITBko erredaktorea.
  • Marta Monfort Ayestarán, Gasteizko Udaleko Antzoki Sareko burua.

Euskarazko lan saritua, Laboral Kutxa saria jaso duena hau izan da:

“Ezkontzaren katramila", Goiz Eder Iturain Aramendirena, Zumaiakoa, gipuzkoarra.

Gaztelaniazko lan saritua honako hau izan da:

“El tiempo de las sirenas”, Tomás Afan Muñozena, Jaen-goa.

Bi sariek 2.000,00 euroko dirusaria dute, eta EITB taldeko irratietan saritutako lanak ere emitituko dira. Emisio hori azaroko azken hamabostaldian egingo da. Aurretik, sari banaketa bat egingo da irabazleen presentziarekin eta haien lanen zati baten irakurketa dramatizatua egingo da.

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.