"Hezi-ola: eskola, kultura, aisia eta euskara elkarri begira" hitzaldi-zikloa

Hezi-ola hitzaldi eta mahai-inguru ziklo bat da, eta galdera hau dauka abiapuntu: zer jakin beharko luke gasteiztar batek derrigorrezko hezkuntza amaitzen duenean euskarari eta euskal kulturari dagokienez?

Erantzun partekatuak bilatzeko, hezkuntza-komunitatea beste eragile batzuekin harremanetan jarri nahi ditu Hezi-olak: euskalgintzako gizarte-eragileekin, euskarazko kulturaren munduarekin eta aisialdi hezitzailean lan egiten duten eragileekin, alegia. Horrela, koordinazioa eta lankidetza bermatuko dituen proiektuak eta egiturak sustatu nahi ditu.

Lau saio

Hezi-ola zikloa lau saio izango ditu urritik urtarrilera bitartean, hileko bigarren asteazkenean, 18:30etik 20:30era Oihaneder Euskararen Etxean. Saio bakoitzean modu independentean eman daiteke izena.

Izen-emateak zabalik daude irailaren 15az geroztik, eta saioa baino astebete lehenagora arte eman daiteke izena, lekurik baldin badago.

Izen-ematea(Beste leiho batean irekiko da) (ueu.eus)


Zikloaren kartela Imagen archivo pdf

Antolatzailea

Gasteizko Udaleko Euskara Zerbitzua. Laguntzaileak: Berritzegunea, Euskararen Foru Zerbitzua, Oihaneder Euskararen Etxea eta Udako Euskal Unibertsitatea (UEU).

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.