Jabetze Feministarako Eskola - Ikastaroak eta lantegiak
Ikastaroetan eta lantegietan izena emateko epea irailaren 2an hasiko da.
Ikastaroetako eta lantegietako tokiak izena emateko eskaera iritsi ahala esleituko dira, zozketarik egin gabe. Tokiak agortuz gero, ez da erreserba-zerrendarik sortuko. "Ohar interesgarriak" atalean (orriaren amaiera) deskontuei buruzko informazioa aurkituko duzue.
Interpreterik behar izanez gero, jakinaraz iezaguzue hiru egun lehenago, telefonoz edo posta elektronikoz: 945 161 345 / igualdad.adm@ vitoria-gasteiz.org. Gauza bera, haurtzaindegi-zerbitzua behar izanez gero.
Programatutako ikastaroak eta lantegiak
- EmpoderARTE
- Nire gorputza gudu zelai bat da
- Mujeres improvisando
- Gorputzak patriarkatuz gabetzea. Desjabetutako plazera eta jakinduria berreskuratzea
- Modelos de cuidado y activismo que pongan los cuidados en el centro
- Herramientas para analizar y hacer frente a los discursos y practicas homonacionalistas en nuestros contextos
- Del colonialismo a las migraciones: Capitalismo, racismo y patriarcado. Conexiones y continuidad
- Claves para analizar la violencia machista y construir respuestas colectivas
- Manifiesto de las mujeres viejas
- Generoa Pikutara! Maitasun erromantikoari buruzko begirada materialista
- Técnicas para hablar en público
- Eta denok desheterosexualizatzen bagara?
- Mas allá del cambio climático: alternativas ecofeministas a los desplazamientos forzados
- Perreo feminista
- Autodefensa Feminista (hastapena)
- Ecofeminismo y cambio climático
- Arquitectura del cuidado, en busca de nuevos modelos de vida y envejecimiento comunitario
- Laboratorio de imagen – Hackeo a la historia del arte
- Euskal dantzatik feminismora
- Autodefentsa feminista (hastapena)
- Feminismo hoy. Aportaciones para un balance y perspectivas
- Komunikazio informalak ere badu generoa
- Mujeres con diversidad funcional y vida independiente
- Una historia por visibilizar: mujeres en Vitoria-Gasteiz
- Ikustarazi beharreko historia: emakumeak Gasteizen
- #ModaBasura
- Chi Kung-aren hastapenak
- Que levanten la mano lxs dsviadxs
- No es una fase, estamos aquí para quedarnos
- ¿Como acompañar a las personas trans* y su entorno afectivo, familias y social en sus procesos emocionales, vivenciales y su salud?
- Divertad Sexual
- Begira zer iritsi zaidan!" Sare sozialak eta indarkeria matxista.
Oharra: "Entre Madres" lantegia Emakumeen Etxeko talde egonkorren parte izatera pasa da. Informazio gehiago eta izena emateak: emakumeenetxea@vitoria-gasteiz.city
Kontuan hartu beharreko oharrak
- Langabezian bazaude, dagokion prezioa % 15 murrizteko aukera duzu. Nahikoa da Lanbideren «izen-emate aldiko ziurtagiria» aurkeztea, jardueran izena eman aurreko zazpi egunetan jaulkitakoa.
- Udal-instalazioen bazkide zaretenok kuota murrizteko aukera duzue ordaindubeharreko ikastaroetan zein lantegietan.
- Gizarte-babesgabetasuneko egoeran zaudetenok jarduerak doan izatea eska dezakezue, gizarte-zerbitzuen ziurtagiria aurkeztuta.
- Izena eman baduzue baina azkenean bertaratu ezin bazarete, jarduera hasi baino lehen edozein gizarte-etxetan baja ofizialki ematea eskatzen dizuegu. Hala, beste batzuek hartu ahalko dute zuen lekua, normalean beteta egoten dira-eta. Gainera, baja ofizialki emanez gero, ordaindutako kuota itzuliko dizuegu, dirua zuen banku-kontura sartuz (ordaindutako zenbatekoaren % 15 atxikiko dugu, kudeaketa-gastu gisa).
- Gasteizko elkarte eta gizarte-taldeek berariaz eskatutako jarduerak barnebiltzen ditu eskolak, eta haien interes eta premien alderdi batzuei erantzutera daude bideratuta. Elkarlan hori giltzarria da, bai elkarrekin ahalduntzeko, bai hiriko elkartze-ehuna sendotzeko. Hori dela-eta, jarduera horiek dohainik eskaintzea erabaki du Berdintasunerako Zerbitzuak, eta elkarte horietako kideak ez direnentzat ere irekita daude.
Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.