Jarduera batzordeak: kudeaketa parte-hartzailearen adibide
Gaur egun urteak betetzea gauza berriak esperimentatzeko aukera da. Hemen duzu bide irekia, zuk nahi beste luze eta irekia. Zure zain gaude. Har ezazu parte!
Parte-hartzailearen eredua
Adinekoek haien zentroetako hileko egitaraua eskuzabaltasunez eta konprometituta erabaki eta antolatzen dute, Jarduera batzordeen bitartez eta teknikariek lagunduta. Kontsulta ezazu Agenda
Halako ekarpenek balio sozial, kultural eta emozional handia daukate.
Gehiago jakin nahi baduzu, galdetu ezazu BIZAN gertuenekoan, edo kontsulta ezazu Batzordeen gida.
Batzordeen gaiak askotarikoak dira baina are askotarikoagoak izan daitezke. Esaguzu zer interesatzen zaizun, besterik ez duzu egin behar. Gehiago jakin nahi baduzu, kontsulta ezazu batzordeetan parte-hartzerako ereduari buruzko ikerketa (pdf).
Batzorde bakoitzaren zereginak
Gaur egun, 8 batzorde daude, eta zentroetan kultura, aisialdia, osasuna eta gizarte harremanak hobetzeko lanean dihardute:
Osasun batzordea
Osasunari lotutako hitzaldi, ikastaro eta jardunaldiak. Sentsibilizatzeko kanpainak.
Hezkuntza batzordea
Hezkuntza eta zabalkundeko gaiei buruzko hitzaldiak. Kultura lehiaketak. Zinema, antzerkia eta museoei loturiko jarduerak. Arte erakusketak: pintura, argazkigintza, eskultura...
Ikus-entzunezkoen batzordea
Bideo, dokumental, zinema, argazkien... proiekzioak
Irakurketa batzordea
Irakurketa suspertzeari lotutako jarduerak: irakurketa kluba, poesia errezitaldiak, garaikideko gaiei buruzko eztabaidak...
Batzorde eszenikoa
Musika emanaldiak, dantza erakustaldiak, antzerkia. Poesia errezitalak eta umore-bakarrizketak.
Gizarte batzordea
Elkarbizitzarako egunak. Jaiak (Inauteriak, San Prudentzio, Gabonak, Olentzero...)
Txangoen batzordea
Egun baterako txangoak: kultur txangoak eta hondartzara joatea.
Aisialdi batzordea
Mahai-jokoak (kartak, dominoa, partxisa, xakea....), bestelako jokoak (petanka, igela, croquet...). Bingoa eta dantzaldiak ere bai.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.