Udaltzaingoa - Polizia eta herritarrak oro har

Udaltzaingoa

Aholku eta gomendioak

Istripu eta ezbeharrak ekidin asmoz, Udaltzaingoak zenbait gomendio argitaratzen aldian behin, bere eskumeneko alorren inguruan: Premiazko gorabeheren aurrean lasaitasuna galdu gabe jokatu behar da, ahalik eta azkarren egoeraren berri eman, eta larrialdietako zerbitzuek adierazitakoa jarraitzea. Hemen arrisku egoerei aurre egiteko aholku eta gomendio sorta bat aurkituko duzu.

  • Lapurreta.Lapurrek hiritarren arduragabekeriaz eta konfiantzaz aprobetxatzen dira. Batzutan ezinezkoa da saihestea lapurreta baten biktima izatea, baina gomendio hauekin lapurrei zailagoa egingo zaie.
  • Ezbeharrak.Ezbeharrak saihesteko (trafikozkoak, naturak sortutakoak, itsasokoak, ibaietakoak edo urtegietan sortutakoak), zuzenduta dauden neurri eta ekintza batzuk daude. Hemen aholku batzuk ematen dira egoera hauetan nola erantzun behar den jakiteko. Trafiko istripu kasuan, adiskidetasunezko istripu-aitorpena betetzeko aholku batzuk ematen dizkizugu.
  • Iruzurrak Interneten. Teknologia berrien garapena baliabide honekin erlazionatutako delitu berrien agerpena sorrarazi du. Hauen biktima izatea saihesteko, ezagutu itzazu eta sarean arrisku barik mugitzen ikasi.
  • Iruzurrak. Delitugileek erabiltzen dituzten trikimailuak ezagutzea komeni da. Hemen ohiko iruzurren informazioa aurkituko duzu, horrela saihestuko dituzu.
  • Bide segurtasunaren alorreko aholkuak.Gure helburu nagusienetakoa istripu eta harrapaketa kopurua urritzea eta seguruago gidatzen laguntzea da; hemen bide segurtasunaren alorreko gomendioak eskaintzen dizkizugu.
  • Elurteen aurreko jokamoldea.Neguko elurteek enbarazuak eragiten dizkigute herritar gehienoi. Batzuetan ustekabean harrapatzen gaituzte, baina beste batzuetan egoera planifikatu egin daiteke aldez aurretik, ahalik eta gutxien eragin gaitzaten. Hemen elurteak hobeto eramateko aholkuak aurkituko dituzu.
  • Gazteak eta sakelako telefonoa.Garrantzitsua da gazteek ezagutzea nola erabili behar diren teknologia berriak eta sakelako telefonoa. Hori dela eta, ikasleei zuzendutako gida bat eskuragarri dago ondo erabiltzeko hainbat aholkurekin. Nola eraman behar dugun, zer datu gorde behar dugun eta lapurtuz gero, zer egin behar dugun.

Autobabesaren eta bizikidetzaren aldeko jarduerak

Udaltzaingoak hitzaldi eta ikastaroak antolatzen ditu aldian behin, nork bere burua babesteko neurriak sustatu eta herritarren arteko bizikidetza hobetu asmodunak. Jarduera horietako batzuk gizatalde jakin batzuei zuzentzen zaizkie (adinekoak, eskolako haurrak,...), eta Udalaren hezkuntza jardueren testuinguruan egiten dira.

Drogei buruzko tokiko ekintza, eta adingabeak

Herritarren Segurtasuna Saileko Drogei buruzko Tokiko Ekintzak droga legal eta ilegalekin harremanik izan duten Gasteizko adingabeei eta beren familiei zuzendutako prebentziozko ekimenak sustatzen ditu.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.