Auzo Eszena: arte eszenikoak Gizarte-Etxeetan

Auzo Eszena arte eszeniko-programa bat da, eta helburua du profesionalak ez diren gure hiriko taldeei eta artistei aukera ematea proposamen eszenikoak gizarte-etxeetako ekitaldi aretoetan taularatzeko. Bi denboralditan egiten da: bata, negu-udaberrian; eta bestea, udazkenean.

Udaberria (2026ko otsaila - maiatza)

2026ko liburuxka ikusi

Sarreren salmenta

2026ko otsailaren 11tik aurrera, 08:30etan.

  • Gizarte etxe guztietan eta kirol instalazioetan (pilotalekuetan izan ezik).
  • Online (ikuskizuna hasi baino ordubete lehenagora arte).

Leku batzuk gurpildun aulkientzat dira. Sarrera erosteko unean adierazi beharko duzu.

Auzo Eszena 2026ko deialdia

Programazioa diseinatzen da programan parte hartzeko urteko deialdi publikoan aurkeztutako proposamenekin.

Deialdiaren proposamenak aurkezteko epea bukatu da.

Auzo Eszena 2026ko oinarriak

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.