Udal instalazioetan dauden desfibriladoreak
Gasteizko 44 udal eraikin daude kardio-babestuta: horietan, 36 desfibriladore automatiko daude dira, erabiltzaileek eta langileek erabili ahal izan ditzaten, bihotz- eta arnas-gelditzerik gertatzen bada. Desfibriladorea identifikatzeko seinalea hauxe da:
Mapa honen bidez, desfibriladorea duten udal-eraikinak kontsulta daitezke:
Nola jokatu bihotz- eta arnas-gelditze baten aurrean
Bihotz- eta arnas-gelditzeen %80 ospitaletik kanpo gertatu ohi dira. Horregatik, garrantzitsua da hiritarrek nola jokatu jakitea. Badira lau urrats biziraupena handitu dezaketena, Biziraupen Katea deritzena:
Azalpen bideoak
Hil ala bizikoa da larrialdietara deitzea (112) eta iritsi bitartean nola jokatu jakitea. Arabako Medikuen Elkargoak argibideak eman ditu honako bideo hauetan, Gasteizko Udalarekin eta Osakidetzarekin elkarlanean:
(Oharra: bideoak gaztelaniaz daude, euskaraz azpititulatuta).
Nola jokatu heldu bati arnasbidea buxatzen bazaio:
Nola jokatu ume bati arnasbidea buxatzen bazaio:
Nola eginberpizte kardiopulmonarra pertsona helduei:
Nola egin berpizte kardiopulmonarra umeei:
Nola erabili desfibriladorea larrialdiak iritsi arte (112):
Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.