Kirol Bidean gazteen artean kiroletako praktika hedatzeko kanpaina bat da.
12 eta 30 urte bitartekoa bazara aukera paregabea daukazu kirol anitza praktikatzeko eta ezagutzeko aukera, hastapen-maila batean, bakarka edo zure lagunekin praktikatzeko.
Jardunaldiak adin-taldeen arabera banatzen dira: 12 eta 17 urte bitarteko talde bat eta 18 eta 30 urte bitartekoa bestea.
Urtean 2 kanpaina egiten dira: udaberri-uda eta udazken-negua.
Larunbat eta igandeetan aire zabaleko kiroletan aritzea ekainetik irailera.
Ekainaren 12tik aurrera hasiko dira izena-emateak.
Jarduerak kanpaina honetan hurrengo hauek dira:
Izena online edo aurrez aurre eman dezakezu (gizarte-etxeetan, udal-kiroldegien sarean edo Gazte Informazio Bulegoan).
Eman izena online
Eskaintzaren laburpen taula eta tarifak
Kirol Zerbitzua
Edozein zalantza edo galdera izanez gero, deitu, astelehenetik ostiralera, 945 16 16 16 telefonora (3245 luzapena) edo idatzi helbide honetara: coordep.01@vitoria-gasteiz.org
www.vitoria-gasteiz.org/kirola
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.