Kudeatu zure abonua edo ordaintzen dituzun abonuak - Gizarte-etxeak eta kirol-instalazioak
Udaleko kirol-instalazioetan abonatutako pertsona bazara edo beste pertsona batzuen abonua ordaintzen baduzu, jarraian ezagutu dezakezu nola egin aldaketak.
2025. urterako aldaketak urteko edozein egunetan egin dezakezu 2024ko abenduaren 31ra arte. Online egin daitezkeen kudeaketak abenduaren 31eko 23:59era arte egin ditzakezu, eta, aurrez aurreko kudeaketak, egun horretako 14:00ak arte.
Kontsultatu zure datuak eta zer abonamendu ordaintzen dituzun
Kontsultatu nahi baduzu zer konturekin ordaintzen duzun abonua, nork ordaintzen dizun edo zein pertsonari ordaintzen diozun, bai eta zure harremanetarako datuak ere, online egin dezakezu: kontsultatu online. Halaber, Herritarrei Laguntzeko Bulego batera joan zaitezke, edo 010 telefonora deitu (edo baliokidera: 945 16 11 00). Kontsulta telefonoz egiten baduzu, Bak edo BakQ bidez identifikatu beharko duzu.
Aldatu zure datuak edo kontu-zenbakia
- Harremanetarako datuak aldatu nahi badituzu, bulego batera joan zaitezke, edo 010 telefonora deitu.
- Ordainagiriaren kontu-zenbakia aldatu nahi baduzu:
- Zuk ordaintzen baduzu, banku-helbideratzea online alda dezakezu. Halaber, Herritarrei Laguntzeko Bulego batera ere joan zaitezke, edo 010 telefonora deitu (945 16 11 00). Aldaketak telefonoz egiteko, Bak edo BakQ bidez identifikatu beharko duzu.
- Beste norbaitek ordaintzen badu, ezagutu jarraian nola aldatu abonuaren ordaintzailea.
Aldatu nork ordaintzen duen abonua
Beste pertsona baten abonua ordaintzen baduzu eta ordaintzeari utzi nahi badiozu:
- Abonatuari esan diezaiokezu Herritarrei Laguntzeko Bulego batera joateko, bere ordainketa-datuak emateko.
- Herritarrei Laguntzeko Bulego batera joan zaitezke, ordaintzaile gisa baja ematera. Horrela eginez gero, Udalak baja emango dio abonatuari, abenduaren 31n. Abonatu horrek abonatu izaten jarraitu nahi baldin badu matrikula berria ordaindu behar izan gabe, Herritarrei Laguntzeko Bulego batera joan beharko du urtea amaitu baino lehen, bere ordainketa-datuak ematera.
Beste norbaitek zure abonua ordaintzen badu:
Herritarrei Laguntzeko Bulego batera joan zaitezke abonamendua zure izenean helbideratzeko. Kontuan izan ondorengoa: orain zure abonua ordaintzen duenak ordaintzeari uzten badio, eta zu ez baldin bazoaz urtea amaitu baino lehen kuota zure izenean jartzera, matrikula ordaindu beharko duzu abonatu izaten jarraitzeko.
Kalkulatu kuota
Abonuaren zenbatekoa kalkulatu nahi baduzu, kuota kalkula dezakezu. Prezio guztiak Ordenantza Fiskalen 8.4 epigrafean ere kontsulta ditzakezu.
Deskontuak baliatu
Udalak hobariak aplikatzen dizkie familia-taldeei, 65 urtetik gorako pertsonei, desgaitasun-egoeran dauden pertsonei eta kanpoan ikasten duten pertsonei. Kontsultatu hobariak.
- Zure egoera aldatu bada ikasketei, desgaitasunari edo familiari dagokionez, jo ezazu Herritarrei Laguntzeko Bulego batera aldaketen berri emateko eta Udalak zure tarifa eguneratu ahal izateko. Aitzitik, 65 urtetik gorako hobaria ofizioz ezartzen da, abonatuak tramiterik egin behar izan gabe.
- 0-4 urte bitarteko haurrak: umeek ez dute matrikula ordaintzen 0 eta 4 urte bitartekoak badira. Bost urterekin edo gehiagorekin abonatzen badira, matrikula ordaindu behar dute, eta dagokien kuota.
Nola eman baja
Online eta aurrez aurre egin dezakezu. Kontsultatu nola eskatu baja.
Oraindik ez zara abonatu?
Ezagutu abonamenduaren abantailak
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.