Erakusketa: "Berdintasunerako bide luzea: Euskadiko emakumeak XX. mendean"

  • 2024/10/02 - 2024/10/31
  • 08:30 - 21:00
  • Hegoalde Gizarte Etxea. Erakusketa gela
  • Publiko guztiak

Soy feminista; me avergonzaría de no serlo, porque creo que toda mujer que piensa debe sentir el deseo de colaborar, como persona, en la obra total de la cultura humana.”

MAEZTU, M.  “Lo único que pedimos” La mujer moderna lanean, 1920, 169. orr.

Emakumeen historia XX.mendeko Euskal Herrian aurrerapauso eta atzerapausoz beteta egon da. Garai hartan emakumeak gizartean, lan munduan, esparru juridikoan eta politikan ezagututako egoera hauskorra gizartea astindu zuten aldaketa politikoekin oso lotuta egon zen. Emakumearen egoeraren eboluzio historikoa gizarteak, politikak edota erlijioak ezarri nahi izan zituzten emakume “ereduen” eta emakume eta gizonezko batzuk “eredu” horri aurkeztutako oposizioaren arteko lehian ikusi daiteke.

XX.mendearen hasierako berdintasunaren aldeko aldarrikapenek II. Errepublika garaian emakumearen eskubideen onarpena ekarri zuten. Frankismoaren “negu luzeak” ordea, eskubideen galera ekarri zuten, eta ez bakarrik emakumeentzat. Diktadorea hil ostean, demokraziaren ezarpena berdintasunerantz bide luze baten hasiera izan zen, gaur egunean ere oraindik egiten ari garen bidea.

Argazkia: Emakumeak M. Iradier kalean paseatzen (Vitoria-Gasteiz, 1930 inguruan)

Iturria: AMVG/VGUA, F. C. Yanguas F., 1930 inguruan.

Sarbide mota

Sarrera doan

Non

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.