Gazteentzako Nanoipuin Lehiaketa: saritutako lanak (2024)
12 eta 30 urte bitarteko gazteentzako Nanoipuin Lehiaketak 2024ko sarituak eman ditu ezagutzera. Guztira, 320 gaztek parte hartu dute, 506 nanoipuin aurkeztuta. Parte-hartzaileen % 60 neskak izan dira, eta kontakizunen % 20 euskaraz aurkeztu dituzte.
Testuek gehienez 300 karaktere izan behar zituzten, eta musikarekin lotutako hitz bat izan behar zuten. Nanoipuin irabazleak ID-arte Euskadiko Arte eta Diseinuko Goi Mailako Eskolako ikasleek ilustratu dituzte.
A kategoria euskaraz – DBH 1 eta 2
1. saria: Henar Castañeda Giraldo
100 euro, liburu-denda baterako 75 euroko opari-txartela eta diploma.
“Gelan sartu nintzen, nota leun batzuk entzuten ziren, nondik zetorren begiratu nuen, baina ez zegoen inor. Aterantz begiratu nuen, itxi egin zen, irekitzen saiatu nintzen, ezin nuen, eta han bakarrik baina melodia leun horrekin batera, soilik neure buru barruan harrapatuta nengoela ohartu nintzen”.
Ilustrazioa: Itziar Domblas Ibáñez. Akuarela eta koloretako arkatzak paper gainean.
2. saria: Naia Lado Ruiz de Sabando
Liburu-denda batean gastatzeko 75 euroko opari-txartela eta diploma.
"Salburuko urmaeletan maitagarriak eta zikoinak dantzatzen ziren. Baina egun batean, zikoinak desagertu ziren eta maitagarriak dantzatzeari utzi zioten. Zuhaitz zaharrenak abesteko gomendatu zien. Triste egon arren, kantatzen hasi eta bat-batean zikoinak agertu ziren. Berriz denok pozik bizi ziren".
Ilustrazioa: Gaizka Alastruey Merino. Akrilikoa paper gainean.
A kategoria gaztelaniaz – DBH 1 eta 2
1. saria: Lucía Lozano Díaz
100 euro, liburu-denda baterako 75 euroko opari-txartela eta diploma.
La nota que colmó el vaso: "Y de repente, con la intensidad de aquel sol... se desmayó sobre el escenario".
Ilustrazioa: Federico Castillo Gallo. Teknika digitala.
2º premio: Eider Arregui Zapatera
Liburu-denda baterako 75 euroko opari-txartela eta diploma jasoko.
Arte: "La profe nos mandó crear una canción desde la emoción. Con sonidos ordinarios alegrar nuestro vecindario. El reloj tik-tak, el grifo pluc y la puerta toc-toc. Un batiburrillo de colores, sabores y primores, a lo que Bach habría clasificado como excelente, cuando ella lo tachó de insuficiente".
Ilustrazioa: Sabina Soto Cereceda. Teknika digitala.
B kategoria euskaraz - DBHko 3. mailatik 18 urtera arte
1. saria: Izaro Sánchez García
100 euro, liburu-denda batean gastatzeko 75 euroko opari-txartela eta diploma.
“Bihotz taupadak konpasen erritmora, etengabe aldatzen den melodia jarraituz. Kortxeteak dena azkartzen dute, adrenalina zainetatik askatzen. Baina nota zuriak iristean moteltzen da, dena aldaraziz. Nire taupadek zure falta sumatzen dute, zurekin egotea heavy metaletik musika klasikora pasatzea zen”.
Ilustraazioa: Hodeia Martínez Gómez de Segura. Teknika digitala.
2. saria: Alba Claver Tejero
Liburu-denda batean gastatzeko 75 euroko opari-txartela eta diploma.
Musika-kutxa: “Musikak libre izan behar du» ohartarazi zidan, «ezin izango duzu kutxa batean atxilotu». Baina nik etxera eraman nahi izan nuen haizeak lapurtzen zuen melodia hura. Hainbat ahaleginen ondoren, hemen dut. Baina ez du balio. Musikariak arrazoi zuen, musika entzuteko tapa ireki behar da".
Ilustrazioa: Markel Mejías Salas. Errotuladore kalibratuak akuarela-paper gainean.
B kategoria gaztelaniaz - DBHko 3. mailatik 18 urtera arte
1. saria: Aimar Busto Tovar
100 euro, liburu-denda batean gastatzeko 75 euroko opari-txartela eta diploma.
"Dejé caer el lápiz en la mesa. Por fin la tenía, y era la sinfonía más brillante jamás escrita. Un momento, algo no encajaba. Demasiados violines, ¿para qué tanta viola? ¡Fuera clarinetes, fagotes y trompas! Y al eliminar el último golpe de timbal, descubrí que el silencio era la música más hermosa".
Ilustrazioa: Lander Varona Alangua. Grafitoa paper gainean.
2. saria: Unai Losada López
Liburu-denda batean gastatzeko 75 euroko opari-txartela eta diploma.
Se vende: "Piano de ébano y marfil, testigo silencioso de incontables melodías y emociones. Pertenece a un amante de la música que ha partido, pero su legado perdura en cada tecla. Busca un nuevo hogar donde seguir inspirando y emocionando".
Ilustrazioa: Amina Imaghnoujen Brunet. Teknika digitala.
Laboral Kutxa saria euskaraz - 19 eta 30 urte bitarteko gazteak
1. saria: Elisabet Zaldua Barquín
250 euro, liburu-denda batean gastatzeko 75 euroko opari-txartela eta diploma.
–Egun on. Erakutsi iezadazu zure Spotify-ko zerrenda, mesedez –psikiatrak.
–Barkatu, ez dut ulertzen. Zertarako behar duzu? –Anek, mugikorra atera bitartean.
–Azken asteetan entzun dituzun kantek emango didate zure diagnostikoaren berri. Ea, Lana Del Rey eta Anari. Uf. Hartu 20mg Fluoxetina egunean.
Ilustrazioa: Lucía Durán Pisano. Teknika digitala.
2. saria: Izar Vicuña Bilbao
Liburu-denda batean gastatzeko 75 euroko opari-txartela eta diploma.
“Notak biolinetik irristatzen dira, kaleko zorura iritsi arte. Bertatik pasatzen ari den jendeak zapaldu egiten dituzte. Inor ez da haiek jasotzeaz arduratzen, haiek entzuteaz. Baina musikariak jotzen jarraitzen du, egunen batean etxe bat aurkituko dutelakoan”.
Ilustrazioa: Maialen Landa Oregi. Gouache eta errotulagailu kalibratua paper gainetan.
Laboral Kutxa saria gaztelaniaz - 19 eta 30 urte bitarteko gazteak
1. saria: Álvaro Aranzábal Fernández
250 euro, liburu-denda batean gastatzeko 75 euroko opari-txartela eta diploma.
"Pauso la música y detengo mi caminata. En la televisión de un bar las noticias anuncian el asesinato de una pareja. Los cuerpos han sido hallados sin vida. Pulso el 'play' y continuo andando mientras dejo que Bob Dylan calle mis remordimientos".
Ilustrazioa: Diego Miranda Ramos Teknika digitala.
2. saria: Sonia Petite Lemos
Liburu-denda batean gastatzeko 75 euroko opari-txartela.
"Me exasperaba la sonrisa de aquel hombre sentado en la hierba del parque. Nunca lo entendí hasta que decidí probarlo y comencé a escuchar la melodía del viento acariciando las hojas y el canto de los gorriones. Sin darme cuenta aquella sonrisa que tanto detestaba era la que iluminaba mi cara".
Ilustrazioa: Olga Ahaponova. Teknika mistoa paper gainean. Collage.
Sariak
A eta B kategoriak: lehen sariagatik 100 euro, 75 euroko opari-bale bat liburu-denda batean eta diploma bat. Bigarren sariagatik, 75 euroko opari-balea eta diploma ditu liburu-denda batean.
C kategoria "Laboral Kutxa Saria": lehen sariagatik, 250 euro, 75 euroko opari-balea liburu-denda batean eta diploma bat. Bigarren sariagatik, 75 euroko opari-balea du liburu-denda batean eta diploma bat.
Oinarriak
Ezagutu zeintzuk izan diren 2024ko oinarriak.
Erakusketa ibiltaria
Nanoipuinak eta ilustrazioak erakusketa ibiltari baten parte izango dira:
- Maiatzaren 27tik ekainaren 9ra Iparralde gizarte-etxean.
- Ekainaren 10etik 23ra Hegoalde gizarte-etxean.
- Ekainaren 24tik uztailaren 7ra, Zabalgana gizarte-etxean.
Liburutegi Sarearen sare sozialak
Instagram: @vgbiblio
Facebook: @vgbiblio
Kontaktua
redbibliotecas@vitoria-gasteiz.org
Antolatzailea
Udal Liburutegi Sarea, Laboral Kutxak sustatuta eta ID-arte Euskadiko Arte eta Diseinuko Goi Mailako Eskolak lagunduta.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.