Jarduera artistikorako hastapen-ikastaroak

Hastapen ikastaroak dira, aukeratzen duzun jarduera artistikoarekin lehenengo kontaktua izateko. Teknikak ikasi eta praktikan jarriko dituzu. Ezagupenak zabaldu, zure gaitasunak garatu eta aisia sormenaren bidez aberasteko gogoa izatea, besterik ez duzu behar. Hiru hileko, sei hileko eta urte osoko ikastaroak izango dira.

Oharrak

  • Gizarte etxeetako denboraldiko jarduerak esleitzeko prozedura zozketan parte hartzeko eskabidearen aurkezpenarekin hasiko da (irailean ospatu zen).
  • Jarduerek askotariko gaiak jorratzen dituzte: arte-eszenikoak, dantza eta musika, eskulangintza, irudia, literatura eta marrazketa eta pintura haurrentzako, gazteentzako eta familientzako. 
  • Materialak ez daude matrikularen barnean. Gutxi gorabeherako gastuak eta edukiak ikastaro bakoitzeko argibideetan aurkituko dituzu.
  • Osasun eta gizarte egoera dela eta, hainbat prebentzio neurri ezarri dira ikastaroetan: edukiera gutxitzea, pertsonen arteko distantzia bermatzea, musukoaren erabilera derrigortzea, materialak eta lan-tresnak desinfektatzea, eta klaseen arteko tarteak luzatzea, besteak beste
  • Ikastaroak hiru hileko, sei hileko edo urte osoko iraupenarekin eskaintzen dira, baina izen-emateak hiru hilean behin berritu behar dira. Sei hileko eta urte osoko ikastaroetan izena ematen dutenek lehentasunezko epea izango dute hurrengo hiruhilekoan izena emateko eta ikastaroarekin jarraitzeko, eta beste izen-emate batzuk egiteko ere aukera egongo da, plaza libreak geratzen badira. Horrek esan nahi du ikastaro bat aurreikusitako hilabete guztietan aurrera eraman ahal izateko, gutxieneko plaza kopuru bat bete behar dela hiruhileko bakoitzean.

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.