Gurasoentzako gida: “Eskolan, kalean eta etxean, euskara lagun”

Ama edo aita bazara, erreferente handia zara zure seme-alabentzat, baita hizkuntzen erabilerari dagokionez ere, eta asko egin dezakezu zure seme-alabak euskaraz bizi daitezen, hizkuntza horretan duzun maila edozein dela ere.

Eguneroko zalantza eta kezkekin laguntzeko, orain gurasoentzako gida berria duzu. Gidak aholkuak eta jarraibideak ematen dizkizu, normalean familietan sortzen diren egoeretan nola jokatu jakiteko. Gainera, jardunbide egokiak eta erronkak aurkituko dituzu, hau da, zure seme-alabei mesede egiten dieten jokabideak edo ekintzak. Abestiak, ipuinak, ikus-entzunezko materialak, jolasak eta dekalogo bat ere aurkituko dituzu. Materialak bereziki 1-10 urte bitarteko haurrak dituzten familientzat pentsatuta daude.

Gida euskaraz

Gida gaztelaniaz Imagen archivo pdf

Euskaraba(Beste leiho batean irekiko da) atarian ere eskuragarri duzu gida.

Guraso elkarteen eskutik

Gida Gasteizko Udalak eta Arabako Foru Aldundiak argitaratu dute, guraso-elkarteekin lankidetzan. Aita-ama horiek izan dira gida honen beharra aldarrikatu dutenak eta esku artean duzun produktua sortzea ahalbidetu dutenak. Eta beraiek izango dira gidaren izenburuaren mezua ahalbideratuko dutenak: “Euskararekin haztea, eskolan, kalean eta familian!”

Zure iritziak axola digu

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.

Gai mota *
Aldartea *
Hautatu gaiaren hizkuntza.
Harremanetarako beste kontaktu bat: