Merkataritza eta ostalaritza - Laguntza ekonomikoak

ostalaritza enpresa eta merkataritza enpresa - laguntzak

Zure ostalaritza edo merkataritza lokala abian jartzeko edo modernizatzeko egiten dituzun inbertsioei bultzada ematen diegu subentzio hauen bidez.

2024ko deialdiak

Alde zaharreko eta Zabalguneko merkataritza-lokal erabilgarriak dinamizatzeko dirulaguntzak

Alde zaharreko eta Zabalguneko merkataritza-lokal erabilgarriak hartzea sustatzeko dirulaguntzak. Merkataritza-lokalaren alokatze-gastuen % 50 izango da diruz lagungarri ekonomia-jarduera baten jabe diren pertsona fisiko edo juridikoentzat, 2024ko uztailaren 1aren eta azaroaren 30aren artean formalizatzen bada merkataritza-establezimendu berri bat irekitzeko alokairua.

Itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak dira.

  • Eskabideak aurkezteko epea: ALHAOn argitaratu (argitaratzeke dago) eta hurrengo egunetik 2024/09/30era.
  • Informazio gehiago.

Merkataritza, ostalaritza eta ile-apainketako enpresa txikien eraldaketa digitalerako dirulaguntzak

Onuradunak: merkataritza, ostalaritza edo ile apainketako jarduera duten pertsona fisiko edo juridikoak, baldin eta Gasteizko udalerrian daukaten negozioa digitalki eraldatzeko jarduerik egin badute.

  • Eskaerak egiteko epea: 2024ko apirilaren 22tik maiatzaren 14ra arte.
  • Tramitea.

Merkataritza, zerbitzu pertsonalak eta ostalaritzaren alorreko enpresa txikiak ezarri eta modernizatzeko laguntzak

Onuradunak: Gasteizko udalerrian dauden enpresa txikiak, nagusiki txikizkako merkataritzan, zerbitzu pertsonal jakin batzuen eta ostalaritzaren alorrean dihardutenak, baldin eta lokala edo mahaidun terraza eraberritu edo ekipamendua modernizatu badute.

  • Eskaerak egiteko epea: 2024ko apirilaren 30etik maiatzaren 21era arte.
  • Tramitea.

Beste laguntza batzuei buruzko informazioa

Hazibide

Hazibide hazi-kapitaleko enpresa da, Foru Arabako Foru Aldundiak, Gasteizko Udalak, Vital Kutxak, Taldek eta Erkidek osatutakoa. Arabako enpresa txiki eta ertain berriei edo sortu berriei bultzada ekonomikoa ematen die, kapital sozialean aldi baterako eta gutxiengoan parte hartuz eta gehienez 120.000 euroko ekarpena eginez.

Hazibideari buruz informazio gehiago

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.