WhatsApp bidezko kontsultak - Turismoa Gasteizen

Whatsapp WhatsApp zbk: 619 07 43 31.

Bidali mezu bat zure kontsultarekin(Beste leiho batean irekiko da)

Bisitariek ordutegiei buruz galdetu ahal izango dute, eskuorriak eskatu, zalantzak argitu, berehalako mezularitzako sistema profesional honek eskaintzen dituen erraztasun guztiekin.

  • Testu-mezu bidez bidali daitezke kontsulta turistikoak, eta 24 orduko epean erantzungo zaie.
  • Aurrez aurreko arretaren ordutegi berean eskaintzen da: astelehenetik ostiralera 10:00etatik 18:00etara, larunbatetan 10:00etatik 19:00etara eta igande eta jaiegunetan 10:00etatik 14:00etara. Uztailan, abuztuan eta irailan: astelehenetik igandera, 9:30etik 18:30era.
  • 4 hizkuntzatan hartzen da: gaztelaniaz, euskaraz, ingelesez eta frantsesez.
  • Bisitariek WhatsApp bidez eskuratu ahal izango dituzte Turismo Bulegoak antolatutako bisita gidatuak.

Datuen tratamendua

Turismo-informazioko zerbitzua WhatsApp bidez erabiltzen dutenen pribatutasuna zaintzeko, Turismo Bulegoak ez ditu erabiltzaileen kontaktuak biltegiratuko, eta, beraz, datuak ez dira erabiliko WhatsApp bidezko turismo-kontsultei erantzuteko ez bada.

WhatsApp zerbitzua erabiltzen dutenek erantzuna jasotzeko baimen esplizitua ematen dute kontsulta egitean.

Turismo Bulegoak ez du bere kabuz informazio-bidalketarik egingo. Telefono honetan ez zaie telefono-deiei erantzungo.

Zure iritziak axola digu

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.

Gai mota *
Aldartea *
Hautatu gaiaren hizkuntza.
Harremanetarako beste kontaktu bat: