Gurasoentzako euskara-ikastaroak gizarte-etxeetan

Euskara ikastea da helburua, eta, bidenabar, gurasoei aukera ematea familia-esparrurako hizkuntzaren alde praktikoak indartzeko, hots, haurrek eskolan ikasten dutena.

2009az geroztik jaiotako haurren gurasoentzat, ikasle berrien kasuan.

Ikusi ikastaroak

Iraupena

Astean hiru egunez izango dira eskolak, 2026ko urriaren 5etik 2027ko maiatzaren 19ra arte. Egunean 2 orduko eskolak izango dira, eta HABEk homologatutako ikastaroak izango dira. Gainera, HABEk definitutako Helduen Euskara Irakasteko Oinarrizko Curriculumaren azpimaila bat egingo da ikastaro bakoitzean.

Izen-ematea

Ikasle berriak

Irailaren 7tik 16ra, aurrez aurre edozein gizarte-etxetan. Euskaraz zerbait dakiten pertsonek, A1 mailatik gorako mailetan izena eman nahi badute, euskaltegiko ziurtagiri bat aurkeztu beharko dute, edo mailaketa-proba bat egin (ikus Mailaketa-proba atala).

Ikasle zaharrak, aldaketarik nahi ez dutenak

2025-2026 ikasturteko ikasleak, ikasturte horretako maila gainditu badute eta toki, ordutegi eta egun beretan matrikulatu nahi badute: ordaindu baino ez dute egin beharko, plaza gordeko baitzaie. Txandaka ikasten bazuten, talde berberetan egongo dira. Abuztuaren 27tik irailaren 6ra.

Aldaketa nahi duten ikasleak

2025-2026 ikasturteko ikasleak, aldaketaren bat egin nahi badute (maila, ordutegia, egunak, tokia edo txandak): irailaren 7tik 16ra, aurrez aurre edozein gizarte-etxetan.


Txandei buruzko oharra: txandaka joan nahi dutenek bi talde aukeratu beharko dituzte, lan-ordutegien arabera batera edo bestera joateko. Matrikula egiteko momentuan jakinarazi beharko diote gizarte-etxeko langileari, eta adierazi beharko diote zein den talde nagusia. Halaber, enpresaren agiri bat aurkeztu beharko dute, txandaka lan egiten dutela egiaztatzen duena.

Matrikula ordaintzea

  • Arrunta: 160,65 euro.
  • Murriztua: 127,35 euro. Ikasle berriek matrikula murriztua ordainduko dute, baita 2025-2026 ikasturteko ikasleek ere, baldin eta gutxienez % 80ko asistentzia izan bazuten.
  • Langabeek % 15eko hobaria izango dute. Ikusi baldintzak euskara-ikastaroei buruzko informazio gehigarrian.

Online, aurrez aurre edo telefonoz ordaindu daiteke. Ikusi ordaintzeko moduak.

Mailaketa-proba

Euskaraz zerbait dakiten ikasle berriek, A1 mailatik gorako mailetan izena eman nahi badute, euskaltegiko ziurtagiri bat aurkeztu beharko dute, edo mailaketa-proba bat egin:

Euskaltegian ikasi dutenek

2024-2025 edo 2025-2026 ikasturtean euskaltegi batean ikasi dutenek ez dute mailaketa-proba egin beharko; aski izango da ikasleak gainditu duen maila adierazten duen euskaltegiaren ziurtagiria ematea gizarte-etxean matrikula egitean.

Euskaltegian ikasi ez dutenek

Honela jokatu beharko da: ondorengo euskaltegietakoren bat aukeratu, bertara telefonoz deitu eta proba egiteko hitzordua hitzartu beharko da. Gizarte-etxean matrikula egitean, proba egin ondoren euskaltegian emandako ziurtagiria aurkeztu beharko dute.

Itxarote-zerrendetan daudenek ez dute mailaketa-proba egin beharko Udala beraiekin harremanetan jarri arte —talde batean onartuta daudela jakinarazteko—.

Itxaron-zerrenda, prezio-murrizketak, talde-aldaketak, itzulketak

Kontsultatu euskara-ikastaroei buruzko informazio gehigarria.

Beste ikastaro batzuk

Ikusi gizarte-etxeetako euskara-ikastaroak.

Harremanetarako

945 16 16 93

euskera.administrazioa02@vitoria-gasteiz.org

Zure iritziak axola digu

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.

Gai mota *
Aldartea
Harremanetarako beste kontaktu bat:
Jasotako iruzkinak

Página web: Actividades de promoción del euskera - Grupos de Madres y padres

  • Buenas tardes, es una pena que se quiera fomentar el euskera para padres/madres y en los primeros niveles uno de los tres días ofertados sea el miércoles, día en el que las criaturas no tienen clase a la tarde... Podríais valorar la posibilidad de cambiar ese día?

    Gracias.

    Carolina Muy triste 2022/07/29 16:20:19 Erantzuna eman zaio

  • Hola:

    Sentimos comunicarle que es imposible, porque el resto de los días en esas mismas salas se imparten otros cursos. En los centros cívicos somos muchos los servicios y departamentos que programamos actividades y es complicado compatibilizar las solicitudes de todos los departamentos.

    Lamentamos que no sea un calendario de su conveniencia.

    Udalaren logotipoa Udala 2022/08/18 08:35:11