Merkataritza eta ostalaritzako langileentzako ikastaroak gizarte-etxeetan
Merkataritza eta ostalaritzan lan egiten dutenak gaitzea da helburua, ahoz komunikatzeko eta establezimenduko idatzizko informazioa —errotuluak, eskaintzak, oharrak...—euskaraz jartzeko.
Hartzaileak
- Merkataritza- edo ostalaritza-establezimendu batean lan egiten duten edo 2024an edo 2025ean, uneren batean, lan egin duten 16 urtetik gorako pertsonak, lehendik euskararik ez dakitenak: A1 maila.
- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako titulua edo teknikari-titulua B edo D ereduan ikasiz eskuratua dutenak: B1.2 maila.
Iraupena
Astean bi egunez izango dira eskolak —2 orduko saioak—, 2025eko urriaren 7ik 2026ko otsailaren 3ra. Bigarren ikastaro bat egin ahal izango da otsailetik ekainera bitartean, baldin eta gutxienez 9 ikasle badaude.
Hirurogeina orduko bi ikastaro eskainiko dira. Horiek bukatutakoan, ikasleak euskaltegietan matrikulatu ahal izango dira, edo gurasoentzako programako taldeetako itxarote-zerrendetan izena eman, leku librerik gelditzen bada.
Izen-ematea
2025eko irailaren 8tik 17ra, aurrez aurre edozein gizarte-etxetan. Kontratua, edo merkataritza-establezimendu batean lan egiten dela —edo 2024an edo 2025ean uneren batean lan egin dela— egiaztatzen duen beste agiriren bat aurkeztu beharko da izena ematerakoan. Horrez gain, B1.2 mailan izena eman nahi duten ikasle berriek mailaren ziurtagiria aurkeztu beharko dute.
Matrikula ordaintzea
- Arrunta: 50,10 euro.
- Langabeek % 15eko hobaria izango dute. Ikusi baldintzak euskara-ikastaroei buruzko informazio gehigarrian.
Online, aurrez aurre edo telefonoz ordaindu daiteke. Ikusi ordaintzeko moduak.
Mailaketa-probak
B 1.2 mailan izena eman nahi duten ikasle berrientzako mailaketa-probak:
- 2023-2024 edo 2024-2025 ikasturtean euskaltegi batean ikasi badute, eta maila hori badute, ez dute proba egin beharko; aski izango da ikasleak gainditu duen maila adierazten duen euskaltegiaren ziurtagiria.
- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako titulua edo teknikari-titulua B edo D ereduan ikasiz eskuratua dutenek B1.2 mailan matrikulatu ahal izango dira zuzenean.
- B edo D ereduan ikasi arren maila horri eusten dioten egiaztatu nahi duten pertsonek edo beste moduren batean lehendik zer edo zer ikasia dutenek proba egin ahal izango dute. Horretarako, telefonoz hitzordua hartu beharko dute IKAn: 945 15 43 41 (Adriano VI.a, 18).
Proba egin ondoren, euskaltegiak ziurtagiri bat emango die proba egin dutenei, eta ziurtagiri hori gizarte-etxean aurkeztu beharko dute matrikula egitean.
Prezio-murrizketak, talde-aldaketak, itzulketak
Kontsultatu euskara-ikastaroei buruzko informazio gehigarria.
Beste ikastaro batzuk
Ikusi gizarte-etxeetako euskara-ikastaroak.
Harremanetarako
euskera.administrazioa02@vitoria-gasteiz.org
Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.