Gamarrako parkean hamakak gordetzeko dauden kaiolak erabiltzeko zozketa
2025eko Udako Kanpainan, Gamarrako Parkean, kaiolak egongo dira erabilgarri, aulkiak, eguzkitakoak edo mahaiak gordetzeko. Horretarako, maiatzean zozketa egin du Udalak, maiatzaren 9tik 13ra bitarte izena ematen dutenen artean.
Zozketan sarituak suertatu direnen zerrenda
Hurrengo urratsak:
- Ordainketa (5,80€): maiatzaren 21tik 23ra Gamarrako parkean.
- Plaza libreak: maiatzaren 26an 8:30etik aurrera. Gamarrako parkean.
Jarraian aurkitu daitezke kaiola zerbitzuaren ezaugarriak, zozketaren oinarriak eta kaiolen erabilera baldintzak.
Kaiola zerbitzua
60 kaiola daude gela estali batean, hamakak, eguzkitakoak edo mahaiak gordetzeko Gamarrako Udako Kanpainan. Kaiola horiek Gamarraren irekiera-ordutegian erabili daitezke; hau da, 08:00etatik 22:00etara. Norberak bere giltzarrapoa erabili behar du, eta 5,80 euroko tasa ordaindu behar da (uda osorako ordainketa bakarra).
Zozketan parte hartzeko betebeharrak
- 18 urtetik gorako pertsona izatea.
- Udal-instalazioetara abonatuta egotea, edo udako abonamendua izatea.
- Pertsona bakoitzeko partaidetza bakarra onartuko da.
Zozketaren oinarriak eta erabilera baldintzak
- Zozketa honetan izena eman ahal izango dute 18 urtetik gorako udal instalazioetara abonatutako pertsona guztiek edo Gamarrako parkeko udako denboraldirako abonua dutenek. Izen ematea online egingo da, eta parte hartzeko, galdetegian eskatzen den informazio guztia behar bezala bete beharko da eta zozketaren oinarrietan argitaratutako baldintzak bete beharko dira.
- Udala saritutako pertsonekin harremanetan jarriko da, galdetegian jarri duten posta elektronikora idatziz. Ondoren, 5,80€ ordaindu beharko dituzte Gamarrako Parkean, txartelarekin edo eskudirutan, epe barruan. Bestela, saria eskuratzeko eskubidea galduko da eta erreserba-zerrendan dagoen hurrengo pertsonari emango zaio kaiola.
- Pertsona bakoitzeko partaidetza bakarra onartuko da. Abonatutako pertsona bakoitzeko NAN/AIZ bakarra onartuko da, eta abonatuen datu-basean agertzen den berdina izan beharko du. Bestalde, pertsona bakoitzak posta elektroniko bakarra erabili ahal izango du zozketan izena emateko. Gehiago erabiltzen baditu, bere izen-ematea ezabaguko da. Bestalde, ezin izango da parte hartu beste pertsona baten ordezkari gisa.
- Zozketaren prozedura: aplikazio informatiko baten bidez egingo da zozketa. Parte-hartzaile bakoitzari zenbaki bat esleituko zaio eta tirada bakarra egingo da, non saridun guztiak eskuratuko diren.
- Ez da erreserba zerrendarik egongo. Ordaintzeko epea igaro ondoren esleitu gabe geratzen diren kaiolak plaza libre bezala eskainiko dira.
- Kaiolak esleitzeko hurrenkera ordainketan egiten diren ordenaren arabera zehaztuko dira (lehenengoari 1. kaiola esleituko zaio, bigarrenari 2. kaiola, etab...).
- Lehiaketan parte hartzeak baldintza hauek onartzea dakar berekin. Oinarriak osorik edo partez ez onartzekotan, parte-hartzailea lehiaketatik kanpo geldituko da.
- Kaiolari erabilera egokia emango zaio momentu oro. Barruan soilik aulkiak, eguzkitakoak eta/edo mahaiak gordeko dira. Kaiolen erabilera okerra antzemanez gero, zerbitzua erabiltzeko eskubidea galduko da.
- Zerbitzu hau Gamarrako Parkean eta Udako Kanpainan eskainiko da soilik. Kaiolen erabilera-ordutegia instalazioaren irekiera ordutegiaren berdina izango da (8:00etatik 22:00etara)
- Erabiltzaile bakoitzak bere giltzarrapoa ekarri beharko du esleitu zaion kaiolarako. Behin Udako kanpaina amaitzean, giltzarrapoa kendu beharko da, kaiolan gordetako beste objektuekin batera. Kaiolen barruan zerbait geratuko balitz, instalazioko langileek hustu ahal izango dituzte, eta barruan aurkitutako materiala galdutako objektutzat hartuko da.
- Giltzarrapoa ezin bada ireki giltza galdu edo hondatu delako, bakarrik onuradunari emango zaio zizaila erabiltzeko baimena. Irekiera udal-langileekin batera egingo da beti, eta beste giltzarrapo bat eduki beharko da kaiola irekita geratu ez dadin.
- Hautemandako edozein akats edo haustura lehenbailehen jakinarazi beharko zaie instalakuntzako langileei. Kaiola entregatutako baldintza berdinetan itzuli beharko da, hau da, inolako kalterik gabe (zikinkeria, itsaskorrak, etab.)
- Erabat debekatuta dago beren ezaugarriengatik edo osaeragatik arriskutsutzat, erregaitzat edo kaltegarritzat har daitezkeen edo osasunari kalte egin dioten objektuak uzteko erabiltzea. Janaria, edaria edota barbakoak uztea ere debekatuta dago.
- Erabiltzaileren batek kaiola erabiltzeari uko egin nahi badio, instalazioko langileei jakinarazi beharko die. Ez da dirurik itzuliko.
- Debekatuta dago kaiolak beste erabiltzaile batzuei lagatzea.
- Udalak beretzat gordetzen du kaiolen barrualdea egiaztatzeko aukera, baldin eta erabiltzaileak gaizki erabili edo hondatzen badu.
- Udalak ez du bere gain hartuko kaioletan gordetako materialen zaintza edota mantentzearen ardura. Ezta kaiolen barrutik ostu daitezkeen objektuen gaineko erantzukizunik.
Argibide gehiago
Lehiaketa edo oinarri hauei buruzko edozein galdera argitzeko, Kirol Zerbitzuaren honako posta elektroniko honetara jo dezakezu: ccdd.01@vitoria-gasteiz.org
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.