2026ko martxoaren 27an argitaratua
Kultura eta Hezkuntza Saileko zinegotzi-ordezkariaren 2026ko martxoaren 24eko ebazpenaren bidez, Gasteizko Udal Antzoki Sareak OFF Lokalen deialdi berri bat abiarazi du, Nazioarteko Antzerki Jaialdiaren 51. edizioaren barruan.
Deialdi honen helburua tokiko sorkuntza eszeniko berria bultzatzea da. Horretarako, hautatutako talde artistikoen eta Uda Antzoki Sarearen artean ekoiztuko diren sei proposamen eszeniko hautatzea proposatzen da. Egoitza fiskala Gasteizen eta Araban duten antzerki-talde profesional eta erdi-profesionalei irekita dago.
Hautatutako sei piezak Gasteizko Koroatze auzoko espazio ez-ohikoetan aurkeztuko dira, Gasteizko 51. Nazioarteko Jaialdiaren programazioaren barruan.
Proposamenak aurkezteko epea 2026ko apirilaren 30an amaituko da.
Aukeratutako obra bakoitza garatzeko zenbatekoa 4.000,00 eurokoa izango da, BEZa barne.
Oinarriak honako esteka honetan kontsulta daitezke:
Bases convocatoria OFF LOKAL 2026
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.