2026ko martxoaren 27an argitaratua
2026ko maiatzaren 10ean Martin Fiz Maratoia ospatuko da.
Udal Kirol Zerbitzuak 14 dortsal zozkatzen ditu Martin Fiz Maratoirako. Irabazleek distantzia aukeratu ahal izango dute (5K, 10K, Maratoi Erdia edo Maratoia).
Antolatzailea: Kirol Zerbitzua
Izen ematea:
Zozketan parte hartu nahi dutenek martxoaren 27ko 9:00etatik apirilaren 12ko 23:59ra eman dezakete izena, Udalaren webgunean dagoen formularioaren bidez:
Eman izena
NAN edo AIZ bidezko inskripzio bakarra onartuko da, eta baldintzak dira 18 urte beteta izatea eta udalaren kirol-instalazioetan abonatuta egotea. Irabazleen izenak apirilaren 13an jakinaraziko dira.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.