GPS proiektua - Lan saio teknikoa: Adimenak xuxurlatzen duena: osasun mentala ulertzeko eta kudeatzeko gakoak

GPS - Banner nagusia
  • 2026/05/13
  • 10:00 - 14:00
  • Europa Biltzar Jauregia. Florida aretoa
  • Gizarte-, lan- eta hezkuntza-eremuetako orientazioko profesionalak

GPS proiektuak orientazio profesionalentzat eskaintzen dituen laguntza bitartekoen barruan, jardunaldi tekniko bat antolatu da

Tailer honen helburua da parte-hartzaileei osasun mentalaren kontzeptuaren ikuspegi sakonagoa eskaintzea, ager daitezkeen problematikak eta haien ondorioak aztertzea, eta, aldi berean, aldaketa-prozesua, motibazioa eta elkarrizketa ulertzeko tresnak lantzea.

Edukia:

  • Osasun mentalaren ikuspegi integrala.
  • Sufrimendua ulertzeko kontzeptuak osasun mentalean: izatea eta egotea. Ulermena eta ondorioak.
  • Pertsonen aldaketa-prozesuaren faseak.
  • Elkarrizketa, motibazioa eta irtenbideen bilaketa.

Sarbidea

Izen-ematea
Izena emateko datak
Noiztik: 2026/04/01 07:00

Izena eman beharko da aldez aurretik eta hertsiki jarraituko zaio izenematearen ordenari.

Informazio gehiago

Hizlariak: Fundación Jeiki

Non

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.