Gazteak, COVID eta ongizate emozionala

Ikerketa guztien arabera, COVID-ek eragindako osasun-krisiaren ondorioz ezarri diren murrizketek gazteen artean izan dute eraginik handiena. Gazteen sozializazio-prozesuetarako funtsezkoa den unean, gazteen askatasuna murriztu egin da, eta haien parekideekin harremanetan jartzea eragotzi da; haien jokabideak kriminalizatu egin dira gizarteko hainbat eremutatik, eta, gainera, maite dituzten pertsonen galeraren ondorioz sortutako dolu-egoerei aurre egin behar izan diete. Zirkunstantzia horiek guztiek haien osasun mentala narriatzea ekarri dute, eta "Gazteak, COVID eta ongizate emozionala" zikloaren bidez aztertzen saiatuko gara.

Jarduerak

Informazio gehiago

Jardunaldiei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, jar zaitez harremanetan planjoven@vitoria-gasteiz.org helbide elektronikoarekin.

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.