Udaleko Hezkuntza Jarduerak – Adopzio arduratsua, eta animalien eta pertsonen arteko bizikidetza eta osasuna

Osasunerako hezkuntza

2022-2023 ikasturtea / Gaia: Osasunerako Hezkuntza

Izen-ematea

  • 1. lehentasuna: irailaren 9tik 23ra.
  • 2. lehentasuna: irailaren 14tik 23ra.
  • 3. lehentasuna: irailaren 26tik 30ra.

Izena eman online

Deskribapena

Albaitari bat izena eman duten ikstetxeetara joango da, Armentiako Animaliak Babesteko Zentroa, eta haren helburu eta zereginak ezagutaraztera. Horrez gain, zenbait gai jorratuko ditu ikasleekin: animalien adopzio arduratsua, maskotak izateak berekin dakartzan betebehar eta gomendioak, animaliek gizakioi transmititu diezazkiguten gaixotasunak, animaliekin tratazean jarraitu beharreko higiene-irizpideak....

Jarduera bitartean ikus-entzunezkoak erabiliko dira, eta gero ikasleek planteatutako zalantzak argituko dira.

Baloreak

Gizalegea, Prestakuntza eta Erantzukizuna.

Helburuak

  • Armentiako Animaliak Babesteko Zentroa ezagutaraztea.
  • Konpainia animalien adopzio arduratsua eta horiek ez abandonatzeko jarrera sustatzea.
  • Animaliak bere ardurapean hartu dituenak izan beharreko jokabideak erakustea, animalien eta pertsonen arteko bizikidetza arazoak sor ez daitezen.
  • Animalien inguruko araudiak ezagutarazteko heztea, eta gomendioak ematea animaliak dituztenentzat, egoki zaindu ditzaten.
  • Higiene-irizpideak ematea, animalien eta pertsonen artean gaixotasunik kutsa ez dadin.

Hartzaileak

Lehen Hezkuntza (5. eta 6. mailak) eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (1., 2., 3. eta 4. mailak).

Antolaketa-datuak

  • Tokia: ikastetxea.
  • Egutegia: 2022-2023 ikasturtea.
  • Ordutegia: ikastetxe bakoitzekoa.
  • Iraupena: ordubete gutxi gorabehera.
  • Hizkuntza: gaztelania, euskara.

Parte hartzeko betebeharrak

  • Izen-ematea: izen-emate fitxa bat bete behar da ikasgela bakoitzeko.
  • Prezioa: doan.
  • Oharrak: izena eman duten ikasleen hezkuntza-premia bereziak adieraziko dira, hala badagokio. Izena emateko fitxan ordutegi- eta egutegi-lehentasuna adieraziko da.

Izena emateko fitxa udalaren web-orriaren bitartez bidaliko da. Eskariei erantzungo zaie, inskripzio-ordenaren eta aurrekontu-erabilgarritasunaren arabera.

Ikastetxeak jarduera horretan parte hartzen duela zabaltzen duenean, Udal eta Vitoria-Gasteiz Hiri Hezitzailea proiektua aipatuko ditu.

Izena emateko epea amaitu ostean, eta plaza guztiak bete ezean, izena emateko epe berri bat irekiko da.

Informazioa

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.