Kirol-kanpaina solidarioa: 'Kilo 1 gehiago, kilo 1 gutxiago'

Gasteizko gizarte-etxeen eta kirol-instalazioen sareak Gabonetako programazioa jarri du abian, eta konpromiso soziala eta herritarren elkartasuna izango ditu ezaugarri.
Gabonetako oporretan hainbat kirol-jarduera egingo dira "Kilo bat gehiago, kilo bat gutxiago" (K1+ 1K-) lelopean.
Kirol-saio horietan parte hartzeko, kilo bat elikagai ez-galkor eman behar da; elikagai horiek gizarte-etxeetan eta kiroldegietan prestatutako saskietan utz daitezke. Bildutako elikagai guztiak Elikagaien Bankuari emango zaizkio.
Egunak
Jarduerak 2025eko abenduaren 22tik 2026ko urtarrilaren 5era egingo dira.
Jarduerak
Askotariko 24 jarduera eskaintzen dira adin guztietarako, eta 90 ikastaro programatu dira guztira: familia-animazioa igerilekuan, patinajea, yoga, pilatesa, padela, aerobika, HIIT, mantentze-gimnasia, aquapaddlea eta askoz gehiago.
Eman izena abenduak 6tik aurrera!
Gabonak Gasteizen
Eta gogoratu hiriko Gabonetako programazio osoa duzula eskura, vitoria-gasteiz.org/gabonak helbidean.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.
