Udako haur-parkea: Kontaidazu ipuin bat

Noiz
Hasiera eguna: 2022/06/24, hasiera ordua: 17:00, amaiera eguna: 2022/07/03, amaiera ordua: 14:00
Deskribapena

Udako Haur Parkea kultur, kirol, jolas, animazio eta parte-hartze jardueren programa bat da, Zabalgana hiribidea eta Eskibel ibilbidearen arteko parkean egingo dena.

Gabonetako Haur Parkea bertan behera utzi ondoren, "Kontaidazu ipuin bat" espazioak errealitateaz une batez ahaztea eta ipuinetako pertsonaiekin elkarreragitea ahalbidetuko du, haurrentzako ipuinetan oinarritutako tailer, jolas eta emanaldien bidez. Horrez gain, Gasteizko haurrek tradizioz hain gustuko dituzten atrakzio handiak ez dira faltako.

Parkea goizez eta arratsaldez irekiko da, ordutegi honekin:

  • Ekainak 24: 17:00etatik 21:00etara.
  • Ekainaren 25etik uztailaren 2ra: 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara.
  • Uztailak 3: 11:00etatik 14:00etara.

Sarrera 1 €-koa da. Leihatila eta informazio gunea parkearen sarreran jarriko dira, egurrezko etxola batean.

Egitaraua eta jarduerak

Parkeak, besteak beste, puzgarri handiak, zezen mekaniko bat, esgrima eta Goalball egiteko karpa erdi ireki bat, Txikilandia gune bat, hainbat tailer, aurpegiak margozteko gunea eta Afrikako txirikorden postua izango ditu.

Atrakzioak eta jarduerak
Adina Jarduera
0 - 4 urte

Txikilandia:

  • Disney puzgarria
  • Txirrista eta kulunkak
  • Ludoteka eta sikomotrizitatea
  • Musika-tailerra
  • Play Mais gunea
  • Margo-tailerra
  • Plastilina-tailerra
  • Mozorro-tailerra
0 - 4 urte Pedal eta korrepasiloentzako ibilbidea
5 - 14 urte

Puzgarri eta atrakzioak:

  • Oihan-abentura pista
  • Pista trinkoa
  • Zezen mekanikoa
  • Safari-trena
  • Multicircus trena (2 urtetik gorakoentzako)
5 – 14 urte Arku-tiroa
6 - 14 urte Esgrima tailerra eta erakusketa (Saarvi) / Goal ball (Itxaropena) (Ikuskizunen karpan)
5 – 14 urte Perkusio-tailerra
5 – 14 urte Klown-tailerra
5 – 14 urte Birziklapen-tailerrak
5 – 14 urte Txapa-tailerra
5 – 14 urte Kometa-tailerra
5 – 14 urte Pirata-tailerra
0 – 14 urte Aurpegiak margozteko gunea
0 – 14 urte Afrikar txirikordak

Horrez gain, egunero, arratsaldeko 18:00etan ondoko ikuskizunak izango dira ikusgai, nahi duen guztientzako (sarrera librea):

Familientzako ikuskizunak
Eguna Ikuskizuna Konpainia Hizkuntza
Ekainak 24 Los viajes mágicos Ilusionisma Gazteleraz
Ekainak 25 Double Bill Too Much Circus Hitzik gabe
Ekainak 26 Hip Hop Hup Maggie Bernay Hitzik gabe
Ekainak 27 Divertisma Magodisma Gazteleraz
Ekainak 28 Jacuzzi Nimú Circo Teatro Hitzik gabe
Ekainak 29 Cabaret de estilos Magaly Hitzik gabe
Ekainak 30 Ismagic Ilusionisma Gazteleraz
Uztailak 01 El gran show Too Much Circus Hitzik gabe
Uztailak 02 Zoro gaitezen Txirri Mirri eta Txiribiton Euskaraz

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.