Eraldaketa sozialaren aldeko sentsibilizazio eta komunikazio proiektu bat da. Bere helburuak ondorengoak dira:
Zurrumurruekin amaitzea pertsona ororentzat onuragarria den konpromiso kolektiboa da. Estrategiarekin modu ezberdinetan lagundu edota parte hartu dezakezu:
Erabaki zure parte hartzeko aukera eta bete Zurrumurruen aurkako formularioa:
Atxikimendua eman
Zurrumurruen Aurkako Mapa Interaktiboak ikusarazi nahi du zeintzuk diren eta non dauden Gasteizko Zurrumurruen Kontrako Estrategiarekin lotura estua duten erakunde, mugimendu eta kolektiboak.
Ikusi mapa(Beste leiho batean irekiko da):
(Beste leiho batean irekiko da)
Kolektibo edo erakunde bateko kide bazara eta Zurrumurruen Aurkako Estrategiaren balioen alde agertu nahi baduzu, mapa interaktibo honen bidez ikusaraztera gonbidatzen zaitugu. Horretarako, atxikimendua eman Zurrumurruen aurkako estrategiari.
Facebook(Beste leiho batean irekiko da) | Instagram(Beste leiho batean irekiko da) | Youtube(Beste leiho batean irekiko da) Telegram(Beste leiho batean irekiko da)
Jarduera gehiago
Ikusi aurreko jarduerak
Zurrumurruen aurkako estrategiaren baitan, Udalak jarduerak antolatzen ditu Elkarbizitzen Ikasi programaren barruan ere.
Beren hiriarekin eta auzoarekin konprometitutako pertsonak dira, aniztasuna errespetatzen eta baloratzen dutenak, elkarbizitza inklusiboa aukera ugariko zerumuga dela uste dutenak eta hiri anitz baten alde egiten dutenak.
Agenteek oinarrizko formakuntza jasotzen dute eta bakoitza bere inguru hurbiletan (lanekoan, senidean, lagun artean,...) eragiten eta estereotipo negatiboak eta zurrumurru faltsuak indargabetzen saiatzen da.
Horietariko batzuk, Zurrumurruen aurkako ekintza-taldeetan parte hartzen dute, hilabetean behin elkartzen dira, formazio osagarria jasotzen dute, zurrumurruen inpaktua aztertzen dute eta sentsibilizazio ekimena diseinatu eta aurrera eramaten dute.
2010ean hasi zen Bartzelonan eta Europako eta Euskal Herriko beste hiri batzuk gehitu zaizkio. Zurrumurruen aurkako estrategia Gasteizen, udalak sustatzen du hainbat pertsona, elkarte eta erakundez osatutako sare batekin elkarlanean. Horiek guztiek, kultur-artekotasunaren alde, giza-kohesioaren alde eta bazterkeriaren aurka lan egiten dute. Estrategia Gasteizko Bizikidetza eta Bizikidetza Planean kokatzen da. Eta Zurrumurruen Aurkako Sarearen ZAS!(Beste leiho batean irekiko da) kide gara, ezagutzak eta esperientziak konpartitzeko helburuarekin.
Informazio gehiago behar izanez gero antirumores@vitoria-gasteiz.org helbidean gaude eskuragarri.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.