Gasteizko autokarabanentzako area: aparkatzea, lo egitea eta zerbitzuak
Lakuako autokarabanentzako eremua
Helbidea
Forondako Atea, 48 (eskualde etxeen ondoan).
Lekuak
40 leku (32 metro karratu).
Ezaugarriak
Aparkalekuak argiak eta ura hornitzeko iturria ditu, baita ur grisak eta beltzak husteko zerbitzua ere. (Argi indarra kargatzeko zerbitzua martxan jartzeke dago)
Autokarabanen eremura sartzeko, APPan erreserba egin behar da: Pverde
Denbora
Asko jota 72 ordubetez egon daiteke aparkalekuan.
Koordenatuak
- GPS Dezimala: Latitudea: 42.86667 / Longitudea: -2.68528.
- GPS Hirurogeitarra: Latitudea: 42º51'59'' / Longitudea: 2º41'50''.
Ibaiako kanpina
Helbidea
102 Errepide Nazionala, z/g Zuhatzu.
Koordenatuak
- GPSa Latitudea: 42.8311111 / Longitudea: -2.7225.
- GPSa Hirurogeitarra: Latitudea: 42º49'52'' / Longitudea: 2º43'21''.
- Informazio gehiago: www.campingibaia.com
Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.