Irten - Turismoa Vitoria-Gasteizen
Ezinbestekoak
- "Txikiteoan" (edo poteoan) ibiltzea Euskal Herri osoan oso hedatuta dagoen ohitura da. Ardo- edo garagardo-dosi txikiak (txikitoak edo zuritoak, hurrenez hurren) edatean datza, eta tabernaz taberna lagunekin eta zutik.
- Erdi Aroko hirigunera joan aste buruko edozein ordutan eta gozatu inguruaz eta jendetzaz, batez ere eguraldi ona badago.
- Kubata optimo bat edo garagardo artisau hirian ditugun taberna espezializatuetan (Pintore kalean esaterako "Pinto").
- "Terrazeoaz" eta giro paregabeaz gozatzea Espainia Plazan edo Andre Maria Zuriaren plazan.
- Ostegunetan unibertsitate- eta Erasmus giroarekin bat egin dezakezu Erdi Aroko hirigunean. Aurretik pintxo-pote ibilbidea egin dezakezu gune eta auzo ugaritan.
- Paseatu Almendrako azokatik zure bisita hileko lehen larunbatarekin bat badator.
Gauean ateratzeko tokiak
Erdi Aroko hirigunea
Hemen aurkitzen dira giro gehien duten kaleak. Aipatzekoak dira Aldapa, Aiztogile kalea (“Kutxi”), Pintore kalea (“Pinto”) eta Zapatagile kalea (“Zapa”). Giro bikaina duten taberna, pub eta diskoteken eskaintza zabala dagoela ikusiko duzu.
Hirigunea
Zure aukera giro lasaiagoa duten diseinuko taberna edo pubetara joatea bada, zoaz zentroan dauden oinezkoentzako gune hauetara: Dato, San Prudentzio, Mateo Moraza eta San Antonio kaleak, Espainia Plaza eta Andre Maria Zuriaren plazan pub modernoak, tabernak eta diskotekak aurkituko dituzu.
Kontzertu-aretoak eta diskotekak
- Rock musika Hell Dorado aretoan.
- Kontzertuak, bakarrizketak eta DJ-ak Jimmy Jazz aretoan. Musika, artea eta gertaerak toki berean: The Garage Gasteiz espazioan. Aisia bihurtutako ideia berritzailea.
- Diskotekak eta kontzertu aretoak Kubik, Le Coup, Mítika, Glow eta Urban Rock Concept areatoa.
- Kontzertu-esparruak: Buesa Arena, Iradier Arena.
Beste toki batzuk
Judimendi, Lakua, Salburua edo Zabalgana auzo gazteak dira. Gauean giroa egoten da eta poteorako egokiak dira.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.