Mendira joango bazara, jarraitu Gasteizko Udalaren Kirol Zerbitzuaren eta Arabako Mendizale Federazioaren(Beste leiho batean irekiko da) gomendio hauek:
Parte-hartzaile guztien maila fisiko eta teknikoaren arabera ibilbidea aukeratu. Ibilbidea murriztu behar baduzu, prestatu ordezko plan bat.
Meteorología agentzia ofizialen webguneak kontsultatu. Iragarpenak edota baldintza meteorologikoak txarrak baldin badira, ez atera.
Aukeratu mendiko oinetako egokiak. Mendiko arropa egokia eraman. Hiru geruzen teoriak ez du inoiz huts egiten (termikoa, polarra edo lumak eta jantzi iragazgaitza). Txanoa, eskularruak eta betaurrekoak ezinbestekoak dira.
Ibilbidearen ezaugarrien eta kanpoan emango dugun denboraren arabera, janari eta edari kopurua aldatu egingo da (pertsona bakoitzeko fruitu lehorrak, elikagai energetikoak eta litro bat ur inguru eramatea komeni da).
Mugikorraren bateria beteta eramateak, lokalizazio-aplikazio bat eramateak eta egin behar duzun ibilbidearen berri emateak laguntza eskatzerakoan lagun diezazuke, zure txangoan istripurik izanez gero.
Zure irteeraz gozatu ingurumena errespetatuz. Ez utzi landa eremuan bueltan aurkitu nahi ez duzuna. Botatako hondakinak urte luzez egongo dira landa eremuan, paisaiari, faunari eta landareei kalte eginez.
Eta gogoratu: etxera itzultzea da garrantzitsuena.
Gozatu zure mendi irteerak (pdf)
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.