Abisu-zerbitzua, itzulitako ordainagirien berri emateko
2023ko urtarriletik, banketxeak helbideratuta duzun ordainagiri bat itzultzen badio Udalari, Udalak abisua bidaliko dizu bide hauetako bat erabiliz: SMSa, e-maila, telefono finkoa edo gutuna.
Hauek dira helburuak:
- Jakinaraztea zure ordainagiria ezin izan dela banku-kontuan kargatu.
- Itzulitako ordainagiriak gainkargurik gabe ordaindu ahal izatea, itzulketa-aldian. Itzulketa-aldia 58 egunekoa da, ordainagiria kobratzen saiatu den egunetik.
Bi abisu
Zerbitzuak bi abisu mota ditu.
Lehenengo abisua
Ordainagiriaren titularra bazara, Udalak kanal hauetako baten bitartez bidaliko dizu abisua, orden honi jarraituz:
Gogoratu ez duzula abisurik jasoko ordainagiria ez baldin badago zure izenean.
Bigarren abisua
Itzulketak egiteko epea amaitu baino 15 egun lehenago itzulitako ordainagiriak ordaintzeke jarraitzen badu, Udalak beste abisu bat bidaliko dizu, eskutitz bidez.
Salbuespenak
Ordainagiria zuk zeuk itzuli badizio banketxeari, Udalak ez dizu abisurik bidaliko.
Halaber, Udalak ez dzu uraren ordainagiriei buruzko abisurik bidaliko, bere izaera juridikoa aldatu egin delako eta kudeaketa osoa AMVISAri dagokiolako.
Ordainketei buruzko informazioa
Ordaintzeko epeei eta moduei buruzko informazio gehiago kontsultatu dezakezu orrialde hauetan:
Datuak aldatzeko edo galdetzeko: 010
Zure kontakturako datuak aldatu nahi badituzu, Herritarrei Laguntzeko telefonora deitu dezakezu: 010 (edo 945 16 11 00).
Zalantzaren bat baldin baduzu, telefonoz ere argituko dizugu.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.